Mutriku (Gipuzkoa)

Antoni eta purgatorioko amona

Antoni eta purgatorioko amona <p>Lorearen amonaren ahizpa bat Ondarroan bizi zen. Senarra gazte hil zitzaion, eta sei seme-alabekin Mizkia baserrian asko egoten omen ziren. Haren alabetako batek, Antonik, purgatorioan zegoen emakume bat ikusi zuela kontatzen du. Istorioa kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-029-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lorearen amonaren ahizpa bat Ondarroan bizi zen. Senarra gazte hil zitzaion, eta sei seme-alabekin Mizkia baserrian asko egoten omen ziren. Haren alabetako batek, Antonik, purgatorioan zegoen emakume bat ikusi zuela kontatzen du. Istorioa kontatzen du.

Transkripzioa

- Gure etxeko amonan aizta bat Ondarrun ere bizi zan. Gizona gazte, e, bai, osaba itxuria gazteik hil zitzakon. Ta zaukozen lau alaba ta seme bat, harek-eta. Asko itxuria eoten zian, gizona hil zakonian, ba gurian zakan beste aizta, gure amona, Ondarruko tia harek, ta gurian eoten zian asko. Ta ez daki ba nik, umiak zianian, aber, gizonik ez bazakan-ta, ze... tiak ere zela sostenittuko zittuan ba danak Ondarruan, ta, ba, gurian eoten zian asko. Eta ba itxuria, hori guk falta gendun bai, guretik juten zian ba astuan bila-o. Asto bila juten zianian, horren Ondarruko tian alaba zaharrenak ba ez dakitx ba zenbat urte eukiko zittun ba, hamasei bat urte-ero, eta gero badakizu gure etxetik mendi bat hola ta gero do erreka zulua ta gero berriz beste mendixa hor, San Geronimo aldetik dijuan mendi hori. Ta han astuai diar eitten zionian-ta ikusten zoala amona bat zauala arbolian onduan, eta itxuria billurtu eitten zan ta diar eitten zion gure zeorri, lehengusiña horri, baiña lehengusiñia etzan atrebitzen harei... Gaiñea bittarte haundixa zaken euki. Ta itxuria ba gurian-ta esango zixuen amak-eta ero amonak eta, nik ez dakit ba zeintzuk esango zixuen, ba, esateko aber zer nahi zoan. Ta egun baten itxuria noa-noa ein zian, astuan billa jun zianian, hurreau bereana. Eta esan ziola amona o dana dalako hori, arbola baten ipurdian ei zauan, ta esan ziola, ba, ez dakit nungo amona zala bea. Ta zakala meza bat ofreziuta Mutrikun emateko, ta hauraxe meza hauraxe eman gabe zaualako ba eztakit zenbat denbora zauala purgatoixuan. Hori beak esaten zoan gure lehengusiñiak e, neskiak e, zela esan zion. Eta esan ziola, “Bueno, ba orduan zeuk nahi dezunian, domekan edo, emango deu mezia Mutrikun”. Jun zian danak Mutrikura mezia entzutea, eta beak... Antoni zoan izena. Eleizako atea aillau zanian esan zixuela bestiai, “hamentxen do ba neure onduan”. Iñok ez zoala ikusten, ta beak bakarrik. Eleizan eon ziala alkarren onduan, mezia entzun, kanpoa erten zoanian, esan ziola, pañelua eskeiñi ei zion, gure lehengusiña horrek e, etorri zan emakume horri. Esan ziola, “Aiba rekuerdua”, “Ez. Hor daukazu” —esan ziola— zeuk”. Eta mantillie, bere markak einda zakan e, buruan. Ta guk haura mantilla haura ein bihar gendun... baiña gure amak-eta ere holako gauzaik pentsau ez eta gaur beste jakingo baneu nik sartuko kuadro baten eta eingo gendun gorde. Hor istori danak.
- Hori dotoria, e.
- Hori dotoria´re dotoria izango zan, e. Beak esaten eleizako atian “Etorri da ba, hamentxen dao neure onduan” ta iñok ikusten ez, beak bakarrik.
- Ta hori zan zure aman lehengusiña?
- Ez. Amona, amonan aiztan alaba.
- Amonan aiztan alaba.
- Zaharrena.
- Antoni izena.
-Bai. Ta oaindik ez dakitx ez dan bizi e, Ondarruan.
- Aaa..
- Bai, bai.
- Kuriosua hori, e!
- Bai, bai…
- Illiak tente jartzeko modukua.
- Uuu, u, u, u, bai, bai, bai. Enee..! Ta gero hantxen armaixo baten kajoian harek aa, harrezkeo zenbat bider akordau naizen, inuzentiak izan giñela baiñag, haura mantilla haura kargu hartu-e...
- Baiña zure gurasuak esango zeuen “zetako?”.
- Bai, ez dakitx ba nik zeaittik eo, ez zeuen pentsauko holako gauzaik, baiña, gaur, gaur bezela banitz bai gordeko neuke haura. Hori makiña bat bider entzundakua! Nik zenbat bider eukitzen noan goguan. Ene...! Harek eleizako atian esan zionian “Hamen do ba neure onduan ta” beste iñok ize ikusten ez, ta beak bakarrik ikusten.

Egilea(k): Nerea Arrizabalaga

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia