Aitona, txondorra eta sorginak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUT-029-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lorearen Berrosasiko aitonak txondorrak egiten zituen. Txondorraren bueltan sorginak ibiltzen zirela esan ohi zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Arrizabalaga - Ainhoa Bernabe
- Data: 2012(e)ko martxoaren 20a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: MUT-029/032
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Lanbideak » Antzinako lanbideak » Ikazkinak eta txondorrak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
- Errekako sorgiñak-eta.
- Errekan ze sorgin eoten zian ba?
- Han artzai errekatik gora-ta entzunda dakat...
- Bai?
- ... sorgiñak ibiltzen ete zian.
- Bai, akordatzen naiz ni han Berrosasiko aittonak-eta txondorrak eitten zeuenian ta, auskalo txondorran bueltan-ta ze ibiltzen zakozen, ze sorgiñ, e. Ta gizajua han eongo zan bakar-bakarrik, ta ez dakit ba ze billurtzen zan edo ez zan edo ze eitten zan.
- Hori da, ze txondorra eitten zeuenak´e han bakar-bakarrik eoten ziala, han gabaz.
- Bakar-bakarrik gabian, hantxe txondorra zaintzen, aber.
- Ta zeuk aittonai-ta entzunda bai kontuik edo?
- Ez, aittona haura gaiñea guretik, ez zan gurian bizi izan ta, guretik urruti´e bai ta, baiña ez, nik hola, ez, ez, ez dakitx, baiña , behintzat edadian e han txondor aldian ibiltzen zakozela harek bai e, bueltan-bueltan sustuak ematen ta hola.
- Dantzan.
Egilea(k): Nerea Arrizabalaga
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!