Oñati (Gipuzkoa)

Juanitosena zein tokitan egon zen

Juanitosena zein tokitan egon zen <p>Zein tokitan egon zen Juanitosena denda: Arrueren etxea, Urrutxu eta oraingoa. 1911. urtetik dago oraingo tokian; aitonak erosi zuen lokala.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-111-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zein tokitan egon zen Juanitosena denda: Arrueren etxea, Urrutxu eta oraingoa. 1911. urtetik dago oraingo tokian; aitonak erosi zuen lokala.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Urrutxun, lehenengo zuk gaur esan dostazun etxian, "Arruen etxia" esaten geben guk. Lehenengo dendia han ipiñi zan baiña gero Urrutxun, eta Urrutxun euki eben dendia, aurrera etarateko famelixia.
- Eta Arruena zeiñ da?...
- Zure etxetik, ez. Zure etxia, bai. Zatik hori be Arrena zan. Eta hor euki eben lehenengo dendia baiña oso denpora gutxixan, denpora gehixau euki eben Urrutxunian.
- Orduan, Aixkirri dendia izan zan, horren...
- Horren bai, bueno, bai bai, baiña bueno handik denborada batera bai, asko. Bueno, nik eneben ezagutu, esaten dotsut, zatik oiñ daudena, Juanitosiena, oiñ dauena milla bederatzirehun ta hamaikan erai zan. Orduan bestia desagertu zan lehenau, baiña Aixkirriko dendia egon aurretik besten bat be egon zan, nik uste dot, besten batzuk be egon zian. Nik uste dot, bai nik uste dot besten batzuk be egon ziala. Baiña horren buruz nik eztakitt asko, nik Aixkirri ezagutu neben. Eta gero, guria, hoixe milla bederatzirehun ta hamaikan gure aittaittak, osea, aittaitta Bittorrek, Bittor Arregik erosi eben hiru etxe, eta horrekin iñ eben bat, ta horren azpixan dau dendia. Dendia gaur da atzekaldera eta aurrekaldera emuten dauena. Eta aittaitta Bittorrek erai ebenian, araoztarrak esaten ebeiñ: "hori ezta Juanitosiena, hori Bittorrena da!". Zatik, klaro, Bittor araoztarra zan eta eurok esaten ebeiñ: "Bittorrena da!".
- Baiña aurretik zan Juanitosiena.
- Klaro, Juanitosiena, baiña esaten dotsut zeatik. Josefa Antonia Garikanok ipiñi ebelako, gizonak iges iñ ebenian.

Egilea(k): Jon Arkauz

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia