Elgeta (Gipuzkoa)

Eibarrera jeneroa saltzera eta erostera

Eibarrera jeneroa saltzera eta erostera Bizimodua Eibarren egiten zuten, bertara joaten ziren jeneroa saltzera eta erostera eta. Esnea saltzera egunero jaisten ziren Eibarrera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-031-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bizimodua Eibarren egiten zuten, bertara joaten ziren jeneroa saltzera eta erostera eta. Esnea saltzera egunero jaisten ziren Eibarrera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Guk probabilidadia eukitzen genduan esnia Eibarrera saltzeko, guk bizimodua Eibarrera eitten gendun. Elgetakuak izen arren, Elgetara ba aiuntamentura edo Pazkuakua eittera edo holako gauzetara Elgetara, baiña ostian bizimodua Eibarrera; ezer bazeuan ortu-gauzarik edo saltzeko edo; esnia diarixo, esniakin diarixo Eibarrera.
-Zein bajatzen zan esniakin, ama edo?
-Batzuetan ama ta hurrengo geu ta. Errekauak ein bihar zienian ama, harek jakintzen zaban etxian ze falta zan, ta errekaurik ez zeuanian ba mutikuak.
-Eta ze, astuakin bajatzen ziñaten?
-Astuakin, bai.
-Ta bezeruak eukiko ziñuzten. Fijuak edo?
-Bai-bai, fijuak, fijuak.
-Beste arrebaren batekin bajatzen ziñan edo bakarrik?
-Arrebiakin be bai. Hau be ibiltzen zan eta. Hurrengo, neguan edurra zanian eta neu jeneralian edurra zanian esniakin. Orduan egunak goorrauak izeten zian. Holan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia