Mendaro (Gipuzkoa)

Esnea lortzeko moduak

Esnea lortzeko moduak <p>Kalean bizi zirenez, esnea erosi egin behar izaten zuten. Baserritarrak kalera etortzen ziren saltzera, baina batzuetan beraiek joaten ziren, baserriko emakumea ama izan berritan, adibidez.&nbsp; 15-16 urterekin Gurelan-en hasi zen lanean eta zortzietan lantegira sartu aurretik joaten zen esne bila.&nbsp;</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kalean bizi zirenez, esnea erosi egin behar izaten zuten. Baserritarrak kalera etortzen ziren saltzera, baina batzuetan beraiek joaten ziren, baserriko emakumea ama izan berritan, adibidez.  15-16 urterekin Gurelan-en hasi zen lanean eta zortzietan lantegira sartu aurretik joaten zen esne bila. 

Transkripzioa

- Eta esnea...
- Bai, basarrixan... Bai, guk...
- Basarrin eukitzen zenuen?
- Bai.
- Behiek bazeuzkezuen?
- Ez, ez, guk ez, gu kalekuak giñan!
- Zuek esnea kaletik erosten zenuen?
- Bai, bai, bezeruak giñan. Gabixola ezautu huan? Gabixolakua ta Txikitxonekua ta... amak esne asko erosten zeban.
- Eta ze etortzen zan esne-saltzailea etxea ala zuek...?
- Norbea jun. Ta baitta etorri´e bai, izen zian, etorri´e bai. Baiña norbea... Igual, Gabixolako ama, zera, familixia [izanda]: "Ai... ekarrizu esnia. Bai, andra koittau haura, harek umia hazteko ta lan asko jakan ta". Jun ta "ze kostatzen jatzue ba zueri...". Gero teillarrea etorri nitzan ni Kapaiñetikan. Hamabost-hamasei urte, hamabost, zerera, hori... Jesus, Maria eta Jose... Gurelanea. Gurelanea etorri nitzan. Ta orduantxe gustora ni. Jolee! Haura poza!
- (hiztuna 2) Eta zuek juten ziñaten esne bila, amak bialduta...
- Jolee!
- (hiztuna 2) ... han umia [izanda]...
- Klaro! Zortziretako jun bihar gendunan teillarrea ta andra koittau haura, bestela...
- (hiztuna 2) Bestela eurak etortzen zian.
- Bai, ba! Ta amai errukixa, ama izen gure ama´re ta... ume txikixakin zer?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia