Gabonetan;aza, bakailaoa eta intxaur-saltsa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-029-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gabonetan familia elkartu eta afaria egiten zuten. Aza, bakailaoa, konpota eta intxaur-saltsa jartzen zituzten. Azken hau zer izaten zen azaltzen du. Eguneroko otorduetan babak, azak, etab. jaten zituzten.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2008(e)ko apirilaren 16a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: ELG-029/028
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
-Gabonetan zeoze berezixa eitten zan?
-Gabonetan bai. Gabonetan beti afari... Famelixia juntau ta. Ez oingo moduko gauzak. Orduan ez euan entremesik eta. orduan azak ipintzen zian.
-Orduan ze zan janari berezixa, azia?
-Azia ta. Gbon-gabian azia, "olixo-azia" esaten jakon; gehitxuao botatzen jakon itxuria ta edarraua egoten zan. Ta gero bakaillaua ta intxaur-saltsia ta konpotia.
-Intxaur...?
-Intxaur-saltsia. Zuk ez dakizu hori zer dan eta. Gurian urtero itten da oin be, nik urtero itten dot Intxaur-saltsia. Ogixa, intxaurrak eta azukria ta kanelia. Egosi... Ta gero konpotia, sagarrak eta okan-pasak edo aillegatzen zana. Ta azkenian gure alabiak, e, "Bueno, honen gaiñian ez dou jan bihar hori" ta ba... Nere anaia Eibarren egon zan bai urte askuan biharrian ta gero ba nereana etorri zan. Ta beti azia bihar izaten eban, egunero ipintzen azia igual eta, "bueno, gaur gaberako ez dou ipini bihar, eguardixan janda dao azia". "Akabo!, joan zian gabonok, azaik be ez!". Ta karakolak be bai, karakolak be etxian batzen zien orduan eta karakolak be ipintzen zien.
-Eta egun normaletan zer?
-Egun normaletan ba goizian jaiki ta babia. Apartau babia ta babak ipini.
-Egunero?
-Egunero, jeneral, jeneral egunero. Orduan lentejia ta ez gekigun guk zer zan be ta.
-Egunero babak?
-Babak. Eta azak parian baegozen ta ordai puxketatxo bana. Gero oin kolesterola ta. Bai ba, orduan ez [...] kolesterolik be egoten, justuan jaten giñuan eta, neurrixan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!