Astigarraga (Gipuzkoa)

Ogitartekoa parrandaren truke

Ogitartekoa parrandaren truke <p>Santiago egunean atera zen Bittori lehen aldiz parrandan, Astigarrako jaitan. Anaiak ogitartekoa egitearen truke, kalejira bukatu arte gelditzen utzi zion Bittoriri.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-006-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Santiago egunean atera zen Bittori lehen aldiz parrandan, Astigarrako jaitan. Anaiak ogitartekoa egitearen truke, kalejira bukatu arte gelditzen utzi zion Bittoriri.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Behin esan zidan... hura graziya! Astigarragako festak ziren, ta aurren-aurreneko etxetikan... atera nintzana ni festetan, ordun izan zan, Santiago eguna! Eta, Astigarragan nabilen lagunekin ta, zer ordu izango ziren ba? Hamarrak. Ya etxera etortzeko garaia. Ta martxan, ta etorri ta esan zian "Bittori" ta "zer" ta "etxea jun ta bokadillo bat ekartzen badiazu geratuko haiz bukatu arte hemen". Aizu, holaxe esan zian. Mekasuen sos, hura poza neria! Ez nintzan... jesus, zenbat denbora tardatu ote nuen nik hemen, Astigarragatik honera? Ezer ez. Etxera etorri, bi xerra ederrak hartu nittun prejituta bokadillo haundi bat, ta gero ez dakit beste urdaiatzeko zahar batzuk, zera eman nizkan, eta haik... Han zeon, bere lagunakin han zeon, ta ni ikusi niñunian etorri zan, ta bueno, orain geratu e, ta "hamabik... kalejira bukatzen denian bestiekin batera etxera e!". Ta "bai, bai, bai ondo ziok". Hura poza neria.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia