Elgeta (Gipuzkoa)

Inauterietan, baserriz baserri eskean

Inauterietan, baserriz baserri eskean <p>Elgetako jai ezberdinak aipatzen ditu: gaztainerre, feria... Elgetako uztaileko azoka berezia izaten zen, ganadu ugari eramaten zuten eta. Inauterietan, baserriz baserri eskean joaten ziren soinua hartuta. Politika zela eta, debekatua egon zen urte batzuetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elgetako jai ezberdinak aipatzen ditu: gaztainerre, feria... Elgetako uztaileko azoka berezia izaten zen, ganadu ugari eramaten zuten eta. Inauterietan, baserriz baserri eskean joaten ziren soinua hartuta. Politika zela eta, debekatua egon zen urte batzuetan.

Transkripzioa

-Beste jai batzuk be dadaoz Elgetan, ezta, Gaztaiñerre ta.
-Gaztaiñerre be egoten da. Gero Sardau Eguna be egoten da setienbrian.
-Lehen be egoten zan?
-Len-len ez. Oiñ egoten da. Gero ferixia ba "el primer domingo de julio" egoten da ferixia. Ganaua ta honek erreminttak, tratorak eta zerak egoten dia.
-Lehen be bai?
-Lehen be bai, lehen be ganau asko egoten zan Elgetan. Elgetan hillan, juliuan lelengo domekia, San Pedro hurrengo domekia, ixaten zan inportantia. Gero jaixa berrido agostuan. Baiña oin agostukuak kenduta dagoz. Dana kanpora faten da jentia ta.
-Eta karnabalak ospatzen zenittun?
-Karnabalak prohibiduta be egon zian. Tolosan be prohibiduta egon zian, e.
-Zeaittik?
-Politikiaaittik edo eztakit zer. Disfrazatzioi ez zala zea ta prohibiduta egon zien. Baiña karnabal batzen eta ibiltzen zian mutillak eta basarrixan. Soiñuakin fan eta.
-Joaten ziñan?
-Ni ez, ez nintzan fan sekula baiña. Baserrira faten zien. Ta baten bat hildakua baeuan barrixa etxian edo, han errezau eitten zan. Ta bestela ba soiñua jo ta zeoze emoten jakuen eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia