Txirikilan nola jolasten zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-018-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
15 urte ingurura arte ez zen hasi kalera joaten eta umetan baserri inguruan jolasten zuten auzoko lagunek. Egiten zituzten jolasak: bale-baleka, txirikilan... Txirikilan nola jolasten zen azaltzen du.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2007(e)ko abenduaren 26a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: ELG-018/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
-Eta jolastu lagunekin?
-Bai, bai. Ni jolasteillia izen naiz nere denpora guztian. Txikittan eta gero be bai.
-Baserri inguruan?
-Bai. Kalera lelengo etortzen hasi giñanerako hamabost urte genkazen, e! Hamabost urte. Basarrixan han inguruko lagunak juntatzen giñan eta ba hantxe. Oingo moduan...?
-Eta zetara jolasten zenduten?
-Ba antxintxiketan edo, bale-baleka edo, txirikillan edo.
-Zer esan dozu azkena?
-Txirikilla ez dakizu zuk zer dan be; ez ba. Txirikillia ixeten da holako gauzatxo bat. Eta zera... galderona ixeten da haunditxuaua. Eta eitten da hemendik... han handikaldian ipintzen da holako zeozer, haraxe jo bihar ixeten da. Txirikillia hemendik jo eta haraxe; eta han egoten da personia, eta harek hartu bihar izeten dau altzuan edo nun edo nun, txirikilloi hartzen bo(t)zu tantuak dare, baiña ez bo(t)zu hartzen, lurrera jausten bada ba...
[...]
-Horretan be bai.
-Eta beste jolasen bat?
-Kaniketan edo... Kaniketan zulora botatzen. Ba, holakotxe lanak.
-Eta gero nagusixauak, hamabost urtekin?
-Hamabost urtekin ba, kalera, plazara. Elgetara.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!