Elgeta (Gipuzkoa)

Domeketan plazara dantzara; San Antonioetan Urkiolara

Domeketan plazara dantzara; San Antonioetan Urkiolara Musika egoten zen plazan domeka guztietan, hasieran danbolina eta gerora soinua. Tabernara sartzeko ea inor begira zegoen beldurrez egoten ziren. Inguruko herrietara (Bergarara edo Eibarrera) egun berezietan joaten ziren soilik. Urkiolara joaten ziren San Antonioetan, oinez. Erromerietatik iluntzerako etxera etorri behar izaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-018-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Musika egoten zen plazan domeka guztietan, hasieran danbolina eta gerora soinua. Tabernara sartzeko ea inor begira zegoen beldurrez egoten ziren. Inguruko herrietara (Bergarara edo Eibarrera) egun berezietan joaten ziren soilik. Urkiolara joaten ziren San Antonioetan, oinez. Erromerietatik iluntzerako etxera etorri behar izaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Dantzia edo egoten zan?
-Bai. Orduan soiñua asko egoten zan. Eta neri gustau izan jata dantzan baiña asko, asko. Hamabost urtekin Kas bat hartzera tabernara fateko, alde guztittara begira iñor ete dagon begira.
-Zer ba?
-Bakizu [...], orduan ez zan faten tabernara; oin bai. Orduan tabernara ez zan faten iñor. Holaxe [noizipeiñ autua pasauta gero], baiña alde guztittara begira, iñork ikusiko ete gaittuan, e. Kas bat hartzera fateko. Gure bizimodua zelakua pentsatzen dozu ixen dala? Eta gero ba ezebez; erromeixara faten giñan, astegunian lana eta jaixan ba erromeixara Elgetara.
-Domeketan?
-Bai.
-Beti egoten zan?
-Bai, bai. Lelengo denporale baten danboliña. Danboliña jakingozu zer dan. Txistularixak, txistularixak. Bat egoten zan [...] soiñua joten, eta gu "al son de...", haretxen zerian eitten giñuan eitten bagiñuan dantzan. Geruao [...] agertu zan fillarmonikia. Ia hamazortzi urtekin.
-Hemenguak ziran musikuak?
-Ez. Gizon bat zan zera joten ebana, txistua eta danboliña joten ebana. Haxe ixeten zan gure hamazortzi urterartian gure soiñua.
-Beti gizon berdiña?
-Bai, beti berdiña.
-Eta Eibarrera edo Bergarara edo joaten ziñan?
-Bai... Keba. Pazkuetan-edo faten bagiñan.
-San Juanetan?
-San Juanetan. Ya está. Akabo. Urkiolara. Oiñez faten giñan, e! Urkiola.
-Urkiolara?
-Oiñez, Urkiolara fatia pentsatzen zanian, San Antoniotan edo. Oiñez, urten etxian eta.
-Eta gero buelta gabaz?
-Gero bueltan be oiñez.
-Gabaz?
-Gabaz.
-Zelan ikusten ziñuen?
-Ba linternak eruan bihar poltsikuan. Gabaz gero hemendik domeketan, hemen hamarrak arte, handik aurrera ez euan permisoik, e. Hamarrak, hamarrak eta laenak [etxera joan bihar zan]; eta beratzitterdixak inguruan urten ein bihar, laga erremeixiorri eta etxera. Illunian linterniakin ordubeteko bidian.
-Orduan domeketan beti plazara?
-Bai. Eta ba hoixe, Pazkuak Bergaan, edo San Juanak Eibarren; eta holaxe, holakotxe lekun batera faten giñan, baiña bestela ez giñuan herrittik urtetzen ezertarako.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia