Angiozarko eskola
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko irailaren 20a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: ELG-014/009
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
-Eskolara Angiozarrera edo Elgetara lelengo...
R-S-K: [...]
-Angiozarko eskolia zela gogoratzen dozu?
J: Angiozarrek be maixua eta maistria.
-Neska eta mutillak aparte?
S: Aparte, aparte. Nik ezebe ez naban ikasi.
R: Guk gaizto-gaizto bat euki giñuan maistra, kastillania zan.
S: Danak kastillania... Guk be kastillanua. Emuten eban palizetan!
-Zeuria be bai? (Juliani)
S: Horrek ixa danak antzera. Euskeraz ez ekixen eta.
J: Guk erderaz ez...
S: Egurra, egurra... Hona guri txarrenak bialtzen oskuen. [...]
R: Maistra zahartxo bat eta zimela. Eta eruaten gontsazen gero basarrixan erezen ba... zeozer, patata edo baba edo halako.., noizipeiñetan, eta orduan ondo esaten oskuen, baiña atzera be gero...
S: Txarra, txarra. Estudixatzen, bueno!
-Kanpotarrak zien eurak, klasiak erderaz emuten zittuen. Baiña gero zeuek euskeraz berba eitterik bai zeuen artian?
S: [...] Urtendakuan handik, akabo. Danok fiestan eitten giñuan.
-Eta kastiguak zergatik izaten zian, klasiak ez zenduezelako entenditzen edo euskeraz berba eittearren?
J: Euskeriagaittik be bai.
S: Baiña gehixen beste zeozegaittik izaten zan, beti zeozegaittik. Ikesi ez, edo. Hortara (besoak zabalik) liburuak hartuta zenbat bidar! Ezin euki-eta, ipiñi zeoze-eta.
R: Kastiguak.
S: Kastiguak? Bueno! Gu beste kastigu hartutako ez da egongo... munduan be asko ez.
-Eta euskeriagaittik zer kastigu izaten zien akordatzen jatzu?
J: Behintzet batzutan euskeraz eitteagaittik gogor eitten oskuen.
S: Orduan izeten zan errekreua; ordu erdi-edo ez dakit ze izeten zan, eta orduan kastigauta. Enjeneral ha izeten zan. Bestiak urtendakuan eskolan egon bihar.
-Anillorik ipintzia, edo zeozer eruan bihar izatia, edo sokaren bat?
S: Gero entzunda nao, baiña orduan ez.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!