Berastegi (Gipuzkoa)

Eskolatik kanpo pozik

Eskolatik kanpo pozik Eskolan erdaraz izaten ziren. Eta beraiek erdaraz ez zekiten. Ez zuten denbora asko ematen eskolan, kanpoan gusturago egoten baitziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-004-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan erdaraz izaten ziren. Eta beraiek erdaraz ez zekiten. Ez zuten denbora asko ematen eskolan, kanpoan gusturago egoten baitziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta eskolak ze izaten zian euskaraz edo erdaraz?
- Bai, euskaraz.
- [Emakumea] Erderaz.
- Erderaz ordun.
- [Emakumea] Erderaz hitzik maisuk ez zekien euskeraz ta.
- Batzuk, erdaraz, izan bai ordun.
- Kanpotarrak izaten ziran?
- Bai, bai, kanpokoak, bai, kanpokoak. Erderaz ta guk erderaz ez genekin ta gero gutxi joan. Hola eskola gutxi hartu gendun guk oso.
- Gutxi joaten ziñeten ze etxian lanak egoten zialako edo bestela?
- E?
- Gutxi, denbora gutxi esan nahi duzu.
- Bai, bai, etxekoak bidaldutzen giñuen ahal dan guztin. Baiño baakizu, geo uda etortzen zanen izaten zan batzutan behien aurren ibili behar zendula besten ez dakit zer egin behar zendula. Hor aittonan ta osaban etxean joan behar izaten gendun, ta hemen auzotan’e bai askotan, ta haitan pozikio ibiltzen giñen gu zeatzen baiño eskolan baiño.
- Eskolan baiño?
- Bai. Guk eskola ikasi genduna gabeko eskola pixka bat ikasi gendun, eskola ez degu guk asko. Geo letzeko ta’re afizio gutxi izandu dut nik beti, ez det hola afizioik izandu. Horrek’e asko itten du.

Egilea(k): Josu Diaz de Otalora

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia