Gerrara joateko gonbita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-068-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: EIB-068/027
- Kodifikatzailea: Ane Sarasketa
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Baiña etorri zan momentu bat soldauak eskatu ein bihar zittuela eta infanterixara joan bihar ziela soldauak. Batzuek zian komunistak, besti batzuek nazionalistak, beste batzuek... "en fin". Nik [ez neban entenditzen]. Baina esan estan batek, tenientia zan, “Migel, onian esanda, e, neri pentsatzen jatak soldau etorri bihar eukiela, bestela eruan eingo habe ta”. Hori esan estanian aittari ta amari esan eta “ba hori esan bok ba joan”. Ta sartu nitzan Batallón Amuategi.
-Amuategixan sartu ziñan?
-Amuategin sartu nintzan eta zerera faten giñan Usartzara ta kamioiakin jatekua eruatera soldaueri, milizianueri. Ta hantxe egoten giñan.
-Gehixenak eibartarrak.
-Eibartarrak, eibartarrak. Eibartarra zan, jefia zan, ointxe dala urtebete edo hil da bat. Urte bi edo hil da. Kartzelan egon da denpora askuan. [...] Otsabiña! Ointxe urte bi hil da. Eta beste bat, lehenaokuan Prieto egon da, zeretik etorritta, Valenziatik etorritta. Egon nitzan fateko, e. Horrek Paseo San Andresen dendia eukan.
-Amuategixan eibartarrak?
-Bai, danok. Beste batzuk eozan Donostiakuak, majuak, gizon majuak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!