Eibar (Gipuzkoa)

Eguraldi lainotua hobe

Eguraldi lainotua hobe Eguraldiari asko begiratzen zioten. Lainotuta zegoenean, ez ziren hegazkinak etortzen. "Vía trimotor" deitzen zitzaion zeruari eguraldia garbi ikusten zenean (hiru motor zituztelako etsaien hegazkinek). Eibar alemanek bonbardatzen zuten normalean. Hegazkin motak aipatzen ditu. Durango bonbardatu zutenak hegazkin italiarrak izan ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-046-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eguraldiari asko begiratzen zioten. Lainotuta zegoenean, ez ziren hegazkinak etortzen. "Vía trimotor" deitzen zitzaion zeruari eguraldia garbi ikusten zenean (hiru motor zituztelako etsaien hegazkinek). Eibar alemanek bonbardatzen zuten normalean. Hegazkin motak aipatzen ditu. Durango bonbardatu zutenak hegazkin italiarrak izan ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta egualdixari be begiratzen jakon, ez, egualdixa abioiak eta..?
-Agustin: Egualdixa frentian egon gendenian laiñotsua nahi izaten genduan egon zeiñ, abioirik ez zeiñ etorri. Laiño [antzian]. Egualdixa be onakin txarra.
-B: Harek gerrako lelengo urtiak ein zebana horixe izan zuan: laiñorik ez! Laiño gitxi. Edurra, honek esan dau, ezta, hasieran, baiña gero gehixao ez zeban eiñ negu guztian. Beti beti garbi, beti garbi. Izena ipiñi jakon: "Día trimotor". Hiru motorrekuak zian ba orduan etortzen zianak botatzera. "Día trimotor" esaten jakuan garbi ikusten zanian egualdixa. Goiz-goizian akabo.
-Badatoz. Hamen Eibarren eta bonbardeatzen zebenak ze zian, italianuak ero alemanak ero?
-A: Alemana, alemanak.
-B: Bonbarderuak alemanak. Italianuak pe egon zittuan. Durango bonbardeau zebenak italianuak zittuan, Saboia zittuan. Alemanak, berriz, bixak, Stuck-ak eta Mezerrezmitak (Messerschmitt). Mezerrezmitak zian kazak, eta bestiak zian bonbarderuak

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia