Oiartzun (Gipuzkoa)

Tiroak, bonbak, lapurretak... gerra

Tiroak, bonbak, lapurretak... gerra Gerraz ongi gogoratzen da. Ez zuen eguzkirik egin urte hartan. Etxetik atera orduko, tiroak non-nahitik. Tropak mezara joan ziren eta San Markostik bonbardaketa hasi zen. Santuseneko gurdi-bidetik aita eta biak zihoazela, bonba ondora iritsi zen. Langileen Batailoia errepidea egiten. Gauza beltza da gerra. Hika.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-052-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerraz ongi gogoratzen da. Ez zuen eguzkirik egin urte hartan. Etxetik atera orduko, tiroak non-nahitik. Tropak mezara joan ziren eta San Markostik bonbardaketa hasi zen. Santuseneko gurdi-bidetik aita eta biak zihoazela, bonba ondora iritsi zen. Langileen Batailoia errepidea egiten. Gauza beltza da gerra. Hika.

Transkripzioa

- Hogei urte, gerran. Ni dena gotzen naz gerra. Gerra, lengo esayera da: gerraik hobena miño pake txarrena hobia dela, 'ta bai. Ordun ez duzu pozik 'ta deuse, 'ta beti usai bat, zea usai... polbora usaiya 'o... gaiñea gerrako lenbiziko urtian euzkiyik e'tziñen sateko... ez dakit jaingokun zeaz... euzki gabe bizittu giñan gerra hasitako urti hartan. In zun urte bat... 'Ta aieka guzitatik soldadua 'ta guardiya 'ta beno. Ogiya billa torko bagiñan 'e eozin tontorretan bazozten guardiyak jarriyak: pa 'ta... ti 'ta... Nei ez zitt tokatu beñe jotzia miño... ordun kartilla bat maten zuten ogiyan billa joteko, laun batek 'o bik 'o... 'ta attak eta nik jotia bakarra genun libre ogiyan billa. Ne ama hamakiña bier atzetikan beira eondua: ni itxetik atera ordu goiko Galtzatako gaiñatik hasiko ttunen zipi 'ta zapa. 'Ta beñe ez zitzaidan suertu nei jotzia. 'Ta nik granada bat... San Inaziyo euna, eliza jon 'ta handik atera 'ta tropak sartu zin elizan meza entzuten, oaiñ miño fede... ez dakit nola den hori. Eta ikusi ziten nomatte zeatik, San Markotikan, San Markon frente geitza izandu zen, eta hasten da bonbardeua 'ta Oiartzungo eliza bai, orro errak! Ez dun nolanahiko... in zizkaten harri batzuk bota. 'Ta handik atera 'ta, atera 'ta, ate bittartin auantatu geniñen, tropak ate zin bitarte, 'ta aún y todo baguzen, oaiñ dena etxez betia zion hoi, Santosene aldeko tarti hartan arto-zelai izugarriya zen. Eta goiatik biria, eta goixiotik biria, geoztik in zuten Ergoinea biria, zea karretera, bestela zen gurdi-bidia miño zabalxio miño ya...

- Bai, Gaztañea atetzen zena.

- Atta ta biyek zakua bizkarrin genula 'ta hor ikusten dut zu gauz beltz bat xi-xi-xi "Atta atta, non..." 'ta guk bai korri errak. Atzetik bai harri pilla 'rra hartu geniñen. Bai, harrek in zun zoluakin, beno... itxe bat sartuko zen. 'Ta ez zen lertu... geo hamakiña bat abere zar sartu zitenen zolu hartan, geo aberia, ordun ez zen kotxeik eta aberikin zen dena 'ta gosia 'ta llagatan 'ta... abere asko hiltzen zen. Denak zolo hartan. Pilla 'rrak battun han sartuak. Nik behin ikusi dut, bonba nola tortzen den: beltz-beltza birian... bueno! Penagarriya, penagarriya. 'Ta ordun ezin zenun hitzeiñ 'e gauza asko 'ta. Bakizu (non aitzik 'e ez zen): dena militarra, dena reketia, dena... 'Ta lapurretan 'ta beno, gosia zuten, arto zelaitan 'e... artua guk ez dugu jan miño... zuitzen zitenen 'ta erre 'ta jarri 'ta hura jaten zuten Trabajadoriak. Trabajadoria... beno, golpe bat 'e etziñen harrek gogoz man karretera hortan. Ne attak saten zun: "Autxiliko tunelian gogoz emantako golpe bat 'e ez dun". Hor pasatu zittuzten hiru urte 'o, hortikan karretera Ergoinen hasi 'ta Lesaka itten. Oso gauza beltza da gerra, beltza-beltza, beltza, beltza... Nik askotan... bai, hoi iruitzen yote askoi, oaingo gaztia ez 'iten ikusi 'ta, kontua, pero... gerrik, 'ta lengo esayera da: "Gerraik txarrena miño pakeik txarrena hobia da".

- Eske gu ez ga ezta imajinatu...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia