Eibar bonbardatu zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-046-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eibar ere bonbardatu zuten. GAC lantegiak armak egiten zituen eta hura bonbardatzera joan ziren hegazkinak. Ondoko etxeko bateko alabak besoa galdu zuen. Untzaga ingurua beranduago bonbardatu zuten, ia gerra bukatzear zegoela. Ehunka eibartar hil zituzten. Kerizpe elkartea dagoen etxea egiten ari ziren, Untzaga plazan. Udaletxea ere bonbardatu zuten.
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko apirilaren 07a
- Iraupena: 0:02:23
- Erref: EIB-046/010
- Kodifikatzailea: Ane Sarasketa
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Transkripzioa
-Eibarren egon ziran, ezta, bonbardeo batzuk?
-Agustin: Bai. Lelenguo bonbardeau eben Eibar da hill ez zuan in iñor baiña.
-Bartolo: Bai, Ibarkurutzian hil zuan zerekua, loterixetako mutilla. Ruperto pelukeruai hankia kendu otsanian.
-A: Beste neska bati besua kendu etsan.
-B: Juaniton alabiari, gure lagun baten alabiari besua. Baiña hori zan oin Mendiguren y Zarraoa egondako taillarra Arraguetan. Han zera zeuan, taillarra zeuan orduan GACiana, eta GACiak itten zittuan armak, GACia bonbardeatzera joan zian, da GACen beste kalian zeon hori neska hori refujixua ekan etxeko sotanuan sartuta. Eta hango borbardeo zatixak besua kendu etsan. Erreka bittartetik.
-Arikittanian?
-B: Arikittaneko zubixan onduan. Oin etxia erdi inda badaok ba han, hasitta, han etxe bat jeuan, hiru pisoko etxe bat jeuan, etxe zahar bat. Da sotanuan, igeltserua aitta neskiana, eta harek jekan beran lanerako, gordetzeko leku hori. Da hantxe lekuan daozela bonbarderuari igesi, albotik etorri metraillia ta besua kendu etsan.
-Eta gero Untzaga inguruan edo Egogaiñ inguruan eta be...
-A: Berandu.
-B: Geruao
-B: Ixa gerria amaittu eiñian daola. Hor asko hil zian orduan, e. Refujixua euan ba han errekan ifinitta, ha erreka azpira ta joaten zuan jentia. Eta jentez beteta daola bonbiak apurtu juan gaiña ta barrura sartu zuan. Eta ehun da [...] hil jittuan han eibartarrak. Ni bonbardeuan zerian egon nitzuan baten. Hor oin badaok pa soziedadia, zelan dok hori?
-Kerizpia?
-B: Kerizpian. Kerizpe onduan etxia eitten zeuan, armazoia dana einda zekan eta han sotanuan ipiñi zeben refujixua, ta hara sartzen giñazen eta geozela aiuntamentuari botatzen etsen bonbak. Aiuntamentuko plaza aurrian joten zittuanian bonbak pentsatzen genduan geure etxian gaiñera zetozela han geuazenak, eta ha ez eben apurtu. Aiuntamentua dana zikindu zeben metraillaz. Gaur be holaxe dao aiuntamentua. Metrailliakin apurtuta. Han bertan jausi zian bonbak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!