Eibar (Gipuzkoa)

Arrateko eta inguruko auzo eskolak

Arrateko eta inguruko auzo eskolak <p>Arrate bailarako umeak joaten ziren Arrateko eskolara. Gaueko eskola ere eman zuen Don Pedrok. Mandiola bailara, Arrate bailara... San Pedrokoak ez ziren etortzen San Pedron bertan bazutelako eskola. Agina aldekoak etorriko ote ziren aipatzen du. Santa Kurutzeko eskola gerora izan zela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-043-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrate bailarako umeak joaten ziren Arrateko eskolara. Gaueko eskola ere eman zuen Don Pedrok. Mandiola bailara, Arrate bailara... San Pedrokoak ez ziren etortzen San Pedron bertan bazutelako eskola. Agina aldekoak etorriko ote ziren aipatzen du. Santa Kurutzeko eskola gerora izan zela dio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolia ze zan, Arrate balleko umiak-eta bertara juten ziran?
- Bai, bai, danak, neska ta mutil, ta haundixau ta txikitxuauak. Eta gero, aurretik, ni jun aurretik, gabeko eskolia emoten ei zaban tiok eta Andres guria be etortzen ei zan eskolara.
- Orduan Arrate ballekuak eta San Pedro ballekuak be bai?
- Ez, San Pedro ballekorik ez dakit. Mandiola ballia, Arrate ballia… porke San Pedron be bazeuan. San Pedron be bazeuan, porke nere gizona be ibilitta zeuan San Pedron. Arratera etortzen zian gabian, “pues como…” aparte, zeozer ikastera. Ta gero hasi zan Andres gabian Maristetara Elgoibarrera juaten basarrittik. Eta egualdi txarra zeuanian bialtzen zeben ta egualdi ona zeuanian “ezin lei jun, e, egualdi ona daok eta gaur biharra”. Gero jun, por ejenplo, iluntzixan jun gabeko turnora ta “domiñuan eingo juau?” zera, maristiorrek, ta, ba, domiñuan. Eurok pozik; domiñuan “adiós escuela”. Ta halaxen. Ordungo bizimodua, ba, barregarrixa.
- Eskola horretan orduan, alkartzen ziran Arrate ballekuak eta Mandiola ballekuak. Ume asko? Orduan dexente izango zan.
-Bai, ta Agiña aldetik be ez dakit etorriko zan, baña Agiñan be bazan eskolia, baiña…
-Eta Santa Kurutzen ez zeuan?
-Bai Santa Kuruzkuak be Arratera, Mandiola ballia-ta dia horrek.
-A Santa Kuruzko eskolia ya…?
-A, bueno, bazeuan baiña uste dot ez zeuala /etzeuala/ maisurik orduan oindio. Gero igual bai, gero ematen zan zerian, Santa Kurutzen.

Egilea(k): Aitane Arriola (Ignacio Zuloaga institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia