Eibarko kale eta dendak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-034-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 18a
- Iraupena: 0:02:22
- Erref: EIB-034/009
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Merkataritza, dendak (kokapena)
Transkripzioa
-Kontauko destazu Birjiñapia zelakua zan?
-Birjiñapia zuan gaur Calbetonen farmazian pare inguruan, handik goittik behera pasatzen zuan Dos de Mayora. Hantxe amaitzen zuan errekia tapautakua. Handik aurrera Katxonekua jeuan hurrian, harek eskumako aldiak bidian, Ardantzako bidian eskumako aldia Katxoneko etxia jeuan hortxe.
-Eta Katxoneko..., eta hor onduan zeuan Birjiñaperako zera?
-Ez. Katxoneko etxia baiño gorao jeuan hori. Birjiñape jeuan Calbetonetik gaur farmazia dauan ingurura urten bai, da handik sartze’hitzan goittik ezkerreko aldera hartu ta, lehen esan doten zerori, pasadizo estu hori taillarrera, erreka ondoko etxe illarian atzetik Barrenkalera urtetze’eban.
-Birjiñapera hasi jeisten eta zer zeuan hor inguruan, dendaren bat edo?
-Tanborreneko dendia esaten jakuan, Gabino Uriona zuan jabia. Gero euki juan zerak, Ibarguren ez, baiña zela...
-Solaguren?
-Solagurenek gero euki juan, ha zuan lelengua. Da Gabinon andriak hor Birjiñapian, hor tunelpian kafia erretzen juan, kafetera haundixa botatzen juan han eta erretzen juan kafiori, gero etara zakuen gaiñera etaratzen juen kafia hoztutzeko, eta hantxe erretzen juen kafia. Gabinon andria, dendakuan andriak.
-Tanborrenekuak?
-Tanborrenak. Birjiñapian baña, aterpian e. Hantxe.
-Birjiñapia orduan aterpia zan, tunela zan.
-Bai ba, tunela zuan. Zenbat metro eukiko jittuan ba harek tunelak. Hamar metro?, hamabost? Motxa zuan. Goixan hasi..., zera jeuan, terraza bat jeuan inda jentia ta ibiltzeko. Da haren azpittik bestekaldera pasatzeko haren terraziakin aterpia ein juen han. Lehenao ez zuan izango hori be. Baiña gero han jeuan...
-Plaza Barrixa haundittuta...
-Haxe haunditzeko han ein juen terraziori eta haren azpittikan laga juen tunela.
-Eta terraza horretan tabernaren bat edo?
-Hor jeuan, banko bat jeuan, etxe haundi bat jeuan, eta han jeuan Casino Amistadia, eta Banco Guipuzcuanua lelengo hantxe egon zuan.
-Kasinuan bertan?
-Hantxe etxian, etxian behietan. Ha etxia ta desparezidu zittuan. Hementxe bertan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!