San Juanetan brodatuen erakusketa
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-332-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Alfa-ren brodatzen ikasteko eskola. San Juanetan makina guztiak kendu eta egindako brodatuak jartzen ziren erakusgai, San Agustin kaleko lokalean. Egiten zituzten brodatuak erakusteko katalogoa ere bazuten.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2002(e)ko urriaren 17a
- Iraupena: 0:00:50
- Erref: AB-332/024
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Eta erakusketak-eta esan dozu San Juanetan eitten ziala.
- Esposiziñuak bai. Bai, San Juanetan.
- Eta beste… urtian, bakarrik orduan?
- Erakusten.
- San Juanetan.
- San Juanetan denda guztia ipintzen zan, kendu makiña guztiak eta —da lokal eder bat ha, San Agustiñekua— ta dana, ba, laboriekin, jentia sartzeko eta ikusteko.
- Eta, orduan, katalogorik-eta eitten zan zeuek eindako bordauekin edo?
- Bai, eitten zan, bai. Hori, ba, igual taillarrian, Alfan, igual egongo dira. Ez dakit. Bueno, oin ya… han oin ya ez dakit [esistiduko] dan, porke Alfa ya… gure denporako Alfa ya ez dao ezetarako be ya, oseake…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!