Eibar (Gipuzkoa)

Ogia eta artoberoa

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-294-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ogia eta artoa. Beraiek ogi gutxi egiten zuten; artoa bai.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Zuen etxian ogirik eitten zan?
- Ba, eitten eban gure amak, baiña artua be eitten eban. Artua asko, “buu!”, gure amak arto asko eitten eban, baiña…! Ogixa be eitten eban lantzian behin, baiña ogixa gutxi, ogixa gutxi eitten eban, ze guk erosi eitten [dogu] ogixa, ogixa erosi. Lau librako ogixak. Badakizu, zortzi lagun giñazen gu, e? Ta kuadrilla ona! Ta ni gaztena etxian! Neu bizi naiz bakarrik oiñ! Ta, Onaindia […], Isasixan zeguan errotia, Onaindia. Harek be [… ibilli zittun] semiak. Bai, danak hil zian antxiña. Bat ez dakit ez dan bizi ondio e? Ointxe dala urte bi edo Eibarren egon zan gaztena, hor [Araban] edo dago ezkonduta. Ogixak hartu, lau librako ogixak, “dos kilos” . Bai, kilo bi bakotxak. Bi! Hartu albo banatan […] ta etxera! Egunero haxe biharra eitten neban nik! Eskolatik ogittara, ogi bi hartu ta etxera! Pagau sekula bez! Ez dakit zenbat [… etsen]. Nik ez neban dirurik eruaten da…! Nik ekarri! Bi lauko, etxera! Egunero, eskolara faten nitzan, Frontoi Zaharrian eskolan, Frontoi Zaharra, badakizu, oin obria egin dabena? Ha eskolia ez da oindio denpora asko bota dabela… Ez da denpora asko. Zenbat urte izango da, ba? Haintxe eskolan ibilitta nago ni! Ta handik, handik Isasira, hartu ogixak eta etxera! Ta zeretik, Abontzatik zihar, […] ta korrida plaza azpittik, etxera!
- Osake, etxian ez zeban eitten zuen amak?
- Gitxi eitten eban! Lantzian behin eitten zittuan! Iñoiz-iñoiz eitten eban, baiña ogixak gitxi, artua asko. Saldu eitten eban artua ta! Asko saltzen eban artua!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia