Eibar (Gipuzkoa)

Garo-sailak eta garo-batzeak

Garo-sailak eta garo-batzeak <p>Garo-batzea. Non, noiz eta zelan jarduten zuten ira ebakitzen. Azpelak. Garo-sail onenak Kalamua-Akondia inguruan zeuden.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-294-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garo-batzea. Non, noiz eta zelan jarduten zuten ira ebakitzen. Azpelak. Garo-sail onenak Kalamua-Akondia inguruan zeuden.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta garua edo iria ta… nun batzen zan?
- Joe, benetan? Ba mendixan! Ira ebaten… zerakin, igitaixa badakizu zer dan? “Hoz”. Igitaixakin ebagi ta batu ta azpelak ein hamen galtzarpera ta “ra!” ta “ra!” ta “ra!” laga ta egun guztian. Etxera, basarrira juan ta babak jan, amak ekartzen zittuan babak, ta urdaixakin jan ta ala! Barriro atsalde guztian. Ta gero azpelak ein ta gero, egualdixa ona etortzen zanian, batu ta ipintzen genduan egur haundi bat, goittik behera, aldaparia danak hemen ta aldapia ipini ta aitta jartzen zan gaiñian ta guk garua eruan ta aittak tolostu. Ta gero behera sokiakin tiratu. Horrek egixak dia gero, e! Ez pentsau gero inbentau dotenik bape e! Ta behera ta gero, ba, ganauekin edo idixekin behian burdixa kargau ta etxera. Aitta izaten zan jefiori, guk biharra. Aitta izaten zan burdixa kargatzen ebanori, preparatzen ebana zerori.
- Eta noiz eitten zan ira-ebatia?
- Oktubrian! Iria oktubrian ebaten da.
- Eta nun zeren ira-saillak?
- Danian! Danian! Kalamua be… Kalamuan ira-saillak… Kalamuan iria…! Joe! Nobera [hainbatekua]. Hazten zan iria…! Bai, ba, ardixak zebizen han ta ardixak irarik ez dau jaten. Zatarra da ta! Ta gero harek txixa ta kaka ta, badakizu… Ta mendixak, ba, alimentua nahi izaten dau ta… Han garua hazten zan…! Bueno…! Baiña zoragarrixa gero, e! Han parejak-eta garotzan-ta han ibiltzen zian! Garo artian sartuta ta. Baiña garua asko, ta demasa baiña garua, e! Hor Arrate bailleko guztiak handik ekartzen eben garua! Kalamuatik!
- Oseake, han ezkutatzen zian parejak eta.
- Bai, honbre!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia