Eibar (Gipuzkoa)

Aitak erregalatutako eskopetarekin hasi zen ehizan

Aitak erregalatutako eskopetarekin hasi zen ehizan <p>Ehiza kontuak. Umetan hasi zen, aitak erregalatutako eskopetarekin. Hasieran denetik hiltzen zuten ("keixapean"); gerora ikasi zuen txoriak errespetatzen.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-164-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ehiza kontuak. Umetan hasi zen, aitak erregalatutako eskopetarekin. Hasieran denetik hiltzen zuten ("keixapean"); gerora ikasi zuen txoriak errespetatzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Zu kazan ze hasi ziñan, oso gaztia ziñala?
- Umia nitzala.
- Bai?
- Bai. Neri aittak, ez jakixat ba nik, dozena bat urterako eingo jestan behintzat eskopetia, hau hamabi milimetrokuau, txikixa, bere denporan. Ta orduan ezebe-ezebe ez [zuan] kontrolik kazarako. Ni Mendaron egoten nitzuan basarrixan, nere aman etxera juanda hara. Eruan eskopetia… keixapia… Geuzarik grabiena horixe da, keixian dauan umiekin-ta zozuak darela ta zozokumak be igual ta “Tapa! Tapa! Tapa!”. Ze eitten nebanik be ez! Hil ta sei edo zortzi-hamar hil ta tiari: “Aiba! Ipiñi horrek!”. Lumatu ta ipintzen jittuan harek! Ta harek be “como si no”, holaxen dalakuan. Dakan inportanziakin, keixapian, umiekin ta arrautzekin txorixak eta! Orduan ezebe ez euan. Halaxe ekin najetsan. Gero... gero ez. Gero “¡A respetar todas las cosas!”, beste edozeiñen moduan.
- Orduan Eibarren jente asko izango zan kazarixa, ezta?
- Asko, bai. Asko, bai. [...] Oin kazarixa izateko pixkat responsablia izan bihar dok eta gastua be ein ein bihar dok, zegaittik eze eskopetak be karuak dauaz. Eskopetak karuak, eta gero muniziñua be ez dao merkia. Ta gero hamen ez dok eingo kazerixa haundirik, baiña Burgosera edo... jolin! Juan ta gastua. Beti gastua eitten!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia