Ermua (Bizkaia)

Erreklamoarekin ehizan

Erreklamoarekin ehizan Sastraka artean ezkutatuta egiten da erreklamoaz ehizan. Erreklamoa jo eta txoria etorri egiten da. Geldi-geldi egon behar. Azkar tiratu behar, bista ona dutenez berehala ikusten zaituztelako. Eskilarasoa bizkorragoa zozoa baino.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-008-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sastraka artean ezkutatuta egiten da erreklamoaz ehizan. Erreklamoa jo eta txoria etorri egiten da. Geldi-geldi egon behar. Azkar tiratu behar, bista ona dutenez berehala ikusten zaituztelako. Eskilarasoa bizkorragoa zozoa baino.

Transkripzioa

-Eta reklamuakin zela eitten da kazan?
-Bueno. Reklamuakin guk eitten genduan, lehen esan dotsut hasieran, iñor ez zala ibiltzen hor. Eske peligrosua da ta. [...]. Reklamuakin eitten genduan moruan ba gaur egunian ezin leike ein. Klaro, aintziñan geuk be eitten genduan baiña eze. Eitten da sasi artian norbera. Sasixa edo arbolia behintzat egon dailla, arbola asko, ez deixen txorixak nobera ikusi. Ezkutauta egon bihar zara. Eta puntu askotan zela [dittuzun] ba txabolarik sekula guk ez genduan sekula be ez. Lekuak hartuta tokixak. Honbre, hamentxe hiru edo lau arbola daozak eta tapauta goittik eta ertzetatik be puxkat sasixa edo. Hantxe. Ahuakin aparato bat, halako anilla bat; horrek saldu eitten zien, prohibiduta zeuan baiña saltzia libre zan armerixetan-eta. Ta "txok-txok-txok-txok", harekin joten eban reklamua ta zozuak "txok-txok" kontestau eitten dau. Noberak be "txok-txok, txok-txok", osea, dihar eitten euren berbetia. Da, xxxiu!, halakon baten ikusten dozu legau dala adar batera, tak! Bixkor tiratu bihar, osea, bixkor-bixkor, osea, azkar, eze eiten dabe arbolan geratu eta bu!, atzera fuera. Klaro, eske ezkutauta zaoz baiña bistan zaoz. Urreratzen danian bera ba nobera... Iñoz eskillarasua ta oinddiok peligrosuaua eskillarasua, osea, azkarraua. Etorri ta adarra ikutu orduko fuera atzera. Ta bizixaua da. Ta iñoz ba eskillaasua urrin, nobera ikusten urrin txamar, bueno, tirotik fuera. Arbolatik igual lurrera, tak. Kaak! eta kaak!, joten gontsan reklamua ta hantxe. Orduan esaten eban aittak, "begirik be ez mobidu, e". Je-je, hauxe begixekin be ez eitteko, "begirik be ez mobidu". Hori bai, txorixak bista haundixa daka eurak. Mobimentuik badao ikusi eitten dau. Geldi bazaoz ba bueno. Pasa. Baiña mobimentu txiki bat ein ezkero, adios!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia