Ermua (Bizkaia)

Zozo-birigarrotan eta eperretan

Zozo-birigarrotan eta eperretan <p>Zozo-birigarrotan ibiltzen ziren gehienbat. Eperretan Nafarroan. Oilagorretan Oiz aldean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zozo-birigarrotan ibiltzen ziren gehienbat. Eperretan Nafarroan. Oilagorretan Oiz aldean.

Transkripzioa

-Eta bestela zozotan, zozo-bidigarrotan...
-Ta eskillarasua ta horixe. Lizentziak hartu arte, nik hamasei, hamazazpi, hamazortzi urtera arte. Eske ni ya hamazortzi-hemeretzi urtekin motua, Vespa zar bat zekan aittak eta harekin Bianara joaten giñan eperretara ya. Bueno, aparte udan eta hola, pare bat bidar urtian. Ostantzian ba hamentxe, Trabakutik Markiñarutz, hortxe kanteretan eta be bai eitten genduan. Baiña beti guk zozo-bidigarrotan. Oillagorretan aittak hamengo Ermuko jentiakin iñoz salida batzuk ein zittuan, Oizera ta. Gaiñera baten zazpi hil zittuen. Gaur asko da, orduan faziltxuao. Zapatu arratsaldian urten bazkalostian eta domeka illuntzian etorri ein eben. Muniozgurenen pentsatzen dot gaua ein ebela, bazkaldu ta bestia; afaldu ta abar, eta lo.
-Munittibar inguruan edo?
-Ez, Muniozguren dago hamen Trabakutik, Geria ta honek basarrixok, ta azkena Muniozguren da. Bai, hori dok, pastoriena ta. Abioia eroi zuan ba hamen Oizen. Muniozgureko semia juan zuan lelena hara legau zana. Osea, euren basarrixa baiño bastante goratxuao, baiña hantxe, Oizko punta aldera, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia