Forua (Bizkaia)

Karramarro ugari

Karramarro ugari <p>Karramarro asko zegoen, eta bakailao buztana erabiltzen zuten haiek harrapatzeko. Kangrejoa da errekakoa eta karramarroa ur gazitakoa. Gurdiek erreka pasatzeko Kortezubi aldera bide bat egin zen ur azpian eta "karramarroa" deitzen zioten horri. Azpigarritan joaten ziren errekaren beste aldera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Karramarro asko zegoen, eta bakailao buztana erabiltzen zuten haiek harrapatzeko. Kangrejoa da errekakoa eta karramarroa ur gazitakoa. Gurdiek erreka pasatzeko Kortezubi aldera bide bat egin zen ur azpian eta "karramarroa" deitzen zioten horri. Azpigarritan joaten ziren errekaren beste aldera.

Transkripzioa

–Han, e, kangrejotan edo ibiltzen ziñien?
–E?
–Kangrejotan edo zeozer harrapetan uretan?
–Ke ba! Orduen kangrejotan… bai, kangrejotan, horretan, bai karramarroak. Makailo-buztena, amarrau hori ta… ordun han ugeri egoten zan hori, karramarroa. Oin gitxiau dau, ezta? Baia orduen, puf!
–Hartzen zenduezan, orduen?
–E?
–Hartzen zenduezan?
–Bai; sarritten orduen […] edo hori, ekarri ta bota igual.
–Emaztea: Horrek karramarruek lehen asko, oin ezta ikusten baie; asko lehen.
–Gero, ganera…izena, ez dakit hemen, burdidxek eta pasatan han beste alderdire, Kortezubi partera, karramarrue [esaeten] han, ta hantxe, en general, nik karamarrue izena […] han karroa pasetako bidie eindde itxosoan.
–Baia karramarroa zeri esaten jakon?
–Karramarroa horrek…
–Emaztea: Horrek, korriten dauena, lau hankakoa.
–Haurrek zelan die? Karramarroak zelan deko hori, karramarro guk […]
–Emaztea: guk erderaz ez dakigu.
–Karramarro, ostantzien deko horrek beste izen bat.
–Ta kangrejoa zereri deittuten jako? Kangrejoa zereri?
–Kangrejoa ia ur dultzien ibiltxen da. Errekatan hor. Itxosoan ez da ibiltxen hori, ur dultzien baiño.
–Eta beste aldera joaten ziñienien, ba, nora joaten ziñien ba? Kortezubire, nora?
–Ez, gu ez giñen joaten. Han karramarrue [esaeten] lekuen dau… Hori erridxoa barridxe da, ezta? Ta beste alderdire pasetako, beste alderdire pasetako hori zubidxen moduen ein eben, baie uretan azpidxen, uretatik; ta horregaittik esaten tsen karramarroa. Oin ha deseindde dau. Ha apurtute dau. Oin iñor be ez da pasetan beste alderdire. Azpigarritten joaten ziñen hara beste alderdire. Kortezubiko hori jo artien. Ha Foru de. Hori ebaitte dauelako horrek erridxo barridxek…

Egilea(k): Arantza Bilbao

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia