Pedro Agustin Agirre Orue
Forua (Bizkaia) (1917-2015)
Biografia
Landaberde inguruko Benta baserrian jaio zen 1917. urtean. Aita bertakoa zuen eta ama muxikarra. Bost neba-arrebatatik laugarrena eta seme bakarra izan zen. 14 urte ingurura arte herriko eskolara joan zen; eskolak erdaraz jaso arren, dotrina euskaraz ikasi zuten. Espainiako Gerra Zibilak borrokarako adinean harrapatu zuen eta alde batetik bestera aritu zen 6 urtean bi bando desberdinetan, oso ondo gogoratzen ditu zehaztasun guztiekin bertan bizi eta ezagututakoak: UGTko miliziano bezala Dimako harrobi batean, Otxandion zapadoreetan trintxerak eginez... aritu zen; Bilbon UGTko beste batailoi batera batu ziren Kantabriarako bidea hartuz; Santoñan atxilotu eta hilabetez egon ziren bertako kuartelean preso; alde batetik bestera ibili ostean, Miranda de Ebron italiar soldaduekin bat egin behar izan zuten, etapa berri honetan mandoen ardura hartuz. Bera gerran zebilen bitartean, bere etxekoek alde egin behar izan zuten errefuxiatuta; handik bueltan, etxea okupatuta aurkitu zuten eta auzoko Landaberde baserrian egon ziren. Benta baserria saldu eta "Papelerixe" izenez ezaguna den etxean eta fielatoa zegoen etxean bizi izan ziren. San Kristobal jaietan, boxeo-lehiaketa antolatzen zuten auzoan eta Pedro Agustinek "El as de puño de Landaberde" ezizenez parte hartzen zuen. Urdaibai gazteluko Rikarda Gasteluarekin ezkondu zen; berak ere parte hartzen du lantzean behin grabaketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
FOR-002 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
FOR-003 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
FOR-004 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute