Eibar (Gipuzkoa)

Errepublikaren aldarrikapena Eibarren

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-106-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Goizeko 6:30-7:00ak inguruan jarri zen udaletxean bandera errepublikanoa. 10-15 minutu lehenago "Casa del Pueblo"an batzar bat egon zen eta bertan apirilak 12an aukeratuak izan ziren zinegotziak elkartu ziren. Orduan erabaki zen Errepublika aldarrikatzea Eibarren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Apirillaren 14a, Benigno Baskaran, apirillaren 14a gaiñean dugu eta joan gaittezen lehen esaten genuen horretara. Espaiñia osoan, lehenbiziko bandera republikanoa jarri zen lekua Eibar da. Zein lekutan jarri zenuten? Zu tartean izango ziñen...
- Udaletxian! Aiuntamentuan, beti Eibarren esan dan moruan. Gaur egunian gauza batzuetan gehixago ikasten gare euskeraz: udaletxian.
- Aiuntamentuan, beraz.
- Udaletxian. Baiña aurrerago, aurreragoko ordu launian edo hamar minutuan, ba, Eibarko "Casa del Pueblo"an egin zan batzar bat, abrillian 12xan urten eben konzejal guztiena, ta hantxe akordau zan Republikia inplantatzia udaletxetik. Ta goixeko sei t'erdiak-zazpirak inguruan harekin freskuriakin, ha freskuria zan ideia be, idea barrixa zan -ideia ez barrixa, "hechu"ak ziran barrixak- ta guk euskeraz eginda ta erderaz eginda, guk Republikian atzetik gebizen ta Republikako banderia jaso gendun Republikia inplantatzeko.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia