Zumaia (Gipuzkoa)

UGTren greban pikete gisa aritzearren lau hilabete atxilotua

UGTren greban pikete gisa aritzearren lau hilabete atxilotua <p>Errepublika garaian UGT-en sartu zen. Beste inor ez zegoen eta berak egiten zituen sindikatuko lan asko. 1934an eskuinak irabazi zuen eta UGT-k greba orokorra deitu zuen. Pikete gisa lantegiz lantegi ibili ziren. Aste osoan egon ziren lantegiak itxita. Horren ostean, lanean hasi eta segituan "Goardia de asalto"-ak joan zitzaizkion lanera bila eta atxilotu egin zuten. Donostiako Gobernu zibileko sotoan eduki zituzten lehenbizi, gero Guadalupeko fuertean eta azkenik Azpetiako kartzelan. Lau hilabeteren ostean libre utzi zituzten. Herrian ondo hartu zuten bera itzuli zenean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-054-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errepublika garaian UGT-en sartu zen. Beste inor ez zegoen eta berak egiten zituen sindikatuko lan asko. 1934an eskuinak irabazi zuen eta UGT-k greba orokorra deitu zuen. Pikete gisa lantegiz lantegi ibili ziren. Aste osoan egon ziren lantegiak itxita. Horren ostean, lanean hasi eta segituan "Goardia de asalto"-ak joan zitzaizkion lanera bila eta atxilotu egin zuten. Donostiako Gobernu zibileko sotoan eduki zituzten lehenbizi, gero Guadalupeko fuertean eta azkenik Azpetiako kartzelan. Lau hilabeteren ostean libre utzi zituzten. Herrian ondo hartu zuten bera itzuli zenean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Sindikatua´re sortu gendun.
- Kontaidazu hori pixkat. Republikanua eta, nola sartu zitzaizun zuri republikan kontua ta?
- Republikan kontua, hemezortzi urte nezkan nik etorri zanian, treintaiunuan etorri zan, ta klaro, esan dizut ba, taillerreko zeak-eta, diruak-eta, ez dakit ba nik nondik noa kontajiatu in behintzat. Mitiñak eta hasi zian errepublika denpoan, ta Unión General de Trabajadores-en sartu nitxan. Klaro, sartu bakarrik ez, ez zeon iñor zero iten zekinikan, iñorrek, ta seituan zea, kontable, sekretaidxo, kargo danak!
- (Alabak) Danak.
- Danak seituan, bai. Klaro, hala, treintaicuatruan, treintaiunon zan hori ta treintaicuatruan eskubikuak irabazi zuen gaixki ibili giñalako gu, partituta jun giñan ezkerra ta eskubikuak irabazi zuen, ta orduan huelga jenerala deklaratu zan, deklaratu zun UGTk, Largo Caballerok. Ta guk Zumaian zortzi egun geatu genduzen, taillerrik tailler ibiltzen giñan piketiak. Oain lotsagabiak diala ta hau ta hura esaten ziou, ta geu ibiltzen giñan horrela! Ta kejatzen, piketiak…
- Eta pikete gogorrak?
- Aste guztidxan eon zian taillerrak geauta, geldiikan, errespeto gogorra ziun. Indarra´re bagenduan orduan, gaztetan-ta haundidxak giñan. Larogei bat eo gehio bai sindikatuan ta, danak haundidxak gintuan. Astebete o ibili gaituk horrela, geldiikan herridxa, konsigna hori eman ziun: herridxan bertako indarrak geatzeko, iñoa ez juteko mouan, entretenitzeko ta kunplitu gendun guk hori ta. Ya Asturiasen-ta frakasatu zuenian, ba, atzea lanea. Ta lanian hasi ta egun gutxira, ba, guardia asaltuak billa lanea. Lanian Yereginian ai nitxan ni, esan dizuet leheno. Ta ofizina juteko. Ta jun naiz ofizina ta guardia asaltuak han. "Queda usted detenido. Venga usted con nosotros al ayuntamiento", ta klaro, "Déjeme cambiar la ropa", ta ezta erropa […]! Laneko erropakin hartu ta aiuntamientoa. Ta hemeatzi Zumaian juntatu giñan aiuntamientuan!
- Detenituta.
- Detenituta. Ta batzuek txaloka ta bestiak nearrez, ta ordun´e bakizu, bazeon ba, batzuek txaloka ikusten genduzen guk ta bestiak nearrez. Ta autobusa etorri zan ta hemeatzi hartu ta Donostira, zeara, Gobierno Civileko sotanoa eraman giñun. Bai, han bi egun eo […] ez jan ta ez ean ta ez kabitu´re in eziñikan. Ta zea detenitu zuen, […], Donostiko teniente alcalde o izan zan, sozialista. Ta hura´re detenitu hura´re, hura´re zeauta, kunplikauta gu´re beakin, ta. "¿Cómo estáis aquí? Así no se puede estar". Kejatu zan hura gobernuai o zeai, gobernadoriai o polizidxai o kejatu zan, porke klaro, lotako´re tokiik gabe gintuan.
- Etzateko´re ez!
- Alkarren gaiñian! Ta kejatu zan hura, ta hartu ta Fuerte Guadalupea eaman giñun danok, Fuerte Guadalupen.
- Fuenterrabin.
- Hondarrabidxan.Ba al dakizu nolakua zan hura? Ez ziñaten behiñ´e izango barruan.
- Ez.
- Ba hura dao mendidxa zeauta…
- (Alaba) Janda.
- Hustu erditikan, baiña luzian. Bastante… Ez dakit zenbat zan, uan ahaztuta nao zenbat, baiña idxa ehun bat metro igual dao hura, zea haundidxa, avenida haundi bat bezela. Ta geo ixker-eskubi, beste hainbeste zea, beste hainbeste…
- (Alaba) Tunel, edo.
- Zea dabe, fuertia zan-ta. Hara eraman giñun. Ta han´e oso gaixki. Zikiña ta…
- Hotza ta.
- Bai, ba. Probintziko danak, danak hara, danak han. Oso gaixki eon giñan han´e. Karo, nahi zuen kastigu bat eman guri, baiña ez zuen billatzen zeikan. Nahi zuen, baiña ez zuen billatzen…
- (Alaba) Nola.
- Postiak bota genduzen, ba, zean, estazidxuan trena geatzeko? Ba, hori hartu zan testigu ta zeiñek in zuan, ta iñorrek ez zula aittu, zeatu, ta. Han eon giñan pixkatian, hiru bat hillabete o, ta handikan Azpeitira, Azpeitiko kartzelea ekarri giñun, juizidxua iteko o prepaatzeko zeara. Orduan lehen esan deuna, oiñez han etortzen zan ama, Karlota…
- (Alaba) Andria.
- Artian ezkondu gabe giñan gu, nobidxuak, baiña han etortzen zan bixitan. Ta hara´re in gendun, ez dakit zenbat denpoa in gendun! Baiña kuestidxua ez zuela zeatu ta zeatu in zuen, "sobreseída la causa", kalian geldiu giñun. Lau hillabete ta zortzi egun in genduzen […] zala ta ez zala!
- Kalera bai, baiña lau hillabete…
- Bai!
- (Alaba) Danok batea kalea?
- Bai, "sobreseída la causa". Ez ziun, ez ziun zeatu, ta. Bai, hori izan zan…
- Eta herrira bueltatzian, zer?
- Ez, ondo. Ni ondo hartu niñuen. Herrira bueltatzian gaiñea, gobiernuak orduan beste lege bat in zun, ya huelga in genduanak kalian lagatzeko libertadia eman zidxoen patronalak, baiña nerekin ez zian gaixki portatu Yereginekuak. Seituan esan zien ez kasuik iteko, […] juteko lanea. Klaro, falta iten nun ta! Jungo ez nitxan, ba? Lanea! Baiña geatu zian batzuek.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia