Eibar (Gipuzkoa)

Gerra Zibila; exilioa; "Batallón de Trabajadores"

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-092-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra Zibila. Amuategi batailoian martxora arte. Handik Murtziara, abiazioko armerotzara. Gero exilioa Frantzian; ondoren, "Batallón de Trabajadores"era. Frantzian hasiera batean kontzentrazio esparru batean egon zen; gerora, Eusko Jaurlaritzak ipinitako babeslekuetara pasatu zuten. II. Mundu Gerra. "Batallón de Trabajadores"en "Maestranza de Artillería"n egon zen. Orduko kontuak aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eibar. Alegia, gerra etorri zen. Harek bai hondatu zituela hemengo bazter guztiak! Eta gerran ere, arazoak izan ziren: batzuk joan ziren republikanoekin, sozialistekin, beren batailoiak egin zituzten; beste batzuk nazionalistekin... Eibarkoa horrek hondatu zuen, ala?
- Eibarkua Amuategixan.
- Hura izan zen izugarria Eibarko asko eta askorentzat, ze, horren ondoren etorri zen... lehenengo gerra: zuri non tokatu zitzaizun gerra?
- Gerra Zibilla?
- Bai, Gerra Zibila.
- Eibarren. Amuategixan emon netsan hasieria. Batailloia, Amuategixa. Batailloi haren hasieria zan Amuategixan “Juventudes Socialistas Unificadas”. Ez giñan eibartarrak bakarrik, e?
- Bai. Kanpotik eta, asko zegoen. Bilbotarrak ere baziran.
- Gehixen be, bilbotarrak, baiño, ba: Mutriku, Mendaro, Deba, Ormaiztegi... Hórrek mutillok euren herrittikan ihesixan edo: ba, nazionalistak Gernikara, eta beste... pixkat ezkerra sentitzen zana Eibarrera.
- Hor hasi, eta nora joan zinen gerrara?
- Ni marzura arte egon nintzan zerian: Amuategixan. Eta marzuan Prietok Eibarko Eskola Armerixara eskatu zittuan mutillak abiaziñorako, armerotzarako. Eta hogeta hamar lagun edo apartau ginduezen eta ni juan nintzan Murziara.
- Abiazioko...
- Abiaziño... Armerotzara. Hogeta zortzi. Ikusi eben guk zelako resultaua emongo genduan eta segiduan eskatu zittuen beste hogeta hamar. Baiña norteko ofensibia etorri zan eta orduan, "Gobierno Vasco"ak ez eban emon permisorik gehixago juateko. Asi es ke..., nik e... suertia esango dogu. Rusuak eguazen pilotuak, interpretiak, eta... Ikusi eben hasieran guk ez genduala ezagutzen ha armamentua, abiaziñokua. Baiña segiduan konturatu ziran biharrian bagenkigula, konozimentua, prinzipixuak onak genkaguzela, eta segiduan egin ginduezen “jefe de escuadrilla”, “jefe de tal”... Ixa danok, e... jefe izan gintzan. Ni Plana Mayor-era pasau ninduen abiaziñuan; kazetan. Egin ginduezen sargento...; pasau genduan, ba, gerria... Konturau giñan rusuak "ingineri" esaten eskuela.
- "Ingineri", injeniero.
- Injeniero. Esaten dan bezela: “Ze cojones, ze injeniero eta ze puñetas!”. Oin badago ha zera, "Ingeniero técnico" edo, titulua. Horraxe asimilatzen ginduezen, itxuria.
- Bai. Edozein modutan, lehen, ikasketa luzeagorik ere, apenas zegoen!
- Bai, ba. Konturatu ziran, gaiñera, guk bai armamentua kanbixau eta arreglau eta ipiñi eta sinkronizau, dana egitten gendula. Baiña mekanikuak baekan lana egiñ ezinda eta, ba, mekanikuakin be hasten giñala: motorrak kanbixatzen eta, zerekin!
- Bai ,bai ,bai. Ez zinetela bakoitza bere mailan gelditzen.
- Ez, ez, ez. Eta, ba, abiaziñuan pasau genduan. Suertia euki genduan!
- Baina hura ere bukatu zen, eta kartzela!
- Bueno, ni Franziara lehelengo eta gero trabajadorietara.
- Frantziara nola alde egin zenuen?
- Ni, lehelengotikan, kanpo konzentraziñora. Baiña gero "Gobierno Vasco"ak ipini zittuan —pixkat [...] nahi eben herrixetan— refujixuak. Ni [...en] egon nintzan "Gobierno Vasco"akin . Eta gero, gerriak urten ebanian, "Gobierno Frances"ak fabriketan sartu ginduezen, "previo examen", e?
- Bai, bai, bai.
- Gero nik bentajia nekan, franses egitten neban, zera, hara juan orduko. Eibarren...
- Bai, bai, bai. Eskolan ikasita.
- Hori, ba! Eta gero, handik etorri nintzanian, alemanak sartu eta gerria amaittu ebenian franziakueri, Madriden trabajadorietara. Lehelengotikan, "pico y pala". Baiña han be "Maestranza de Artillería", zerian, Madriden, segiduan hasi zian zera...
- Konturatu! Tontoak ez ziren izango!
- Eeeee... billa! "Maestranza de Artillería"n egon nintzan.
- Itxura baten!
- Bai, ba! Zelan ziran gauzak, e! "Maestranza de Artillería"n komandantia zan Gil Quiñones; Gil Robles-en lehengusu karnala. Gil Roblesen lehengusu karnala. Handik urte batzuetara Eibarrera etorri zan: probaderora subdirektore, hori Quiñonesori. Klaro, eibartarregaz alternatzen eban, hamen, [Campos Altunanen] tabernan. Ha ez zan gogoratzen Etxeberria, zera, apellidua; baiña `Querido´ bai!
- `Querido´ bai!
- Eta galdetu eban: “Hamen ezta eibartar bat, e... halan eta halan `Querido´ esaten detsena?”, “Bai! — nere osaba bat beran onduan— Bai, nere loibia da”. Eta geure etxera etorri zan bizi izatera.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia