Eibar (Gipuzkoa)

Pilotarako zaletasuna Eibarren

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-092-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Pilotarako zaletasun handia Eibarren. Pilotari ezagunak: `Txapasta´, Marino; Migel Gallastegi... Eibarko horma guztiak ziren frontoiak; "fueraka" egiten zuten. Umetan futbolean egiteko tokirik ez eta pilotan aritzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Beste gauza bat! Eibarren, garai hartan, denok batzen zintuztena: pelota. Pelotariak eta pelota. Hortan uste dut Eibarrek... Zuk lehen aipatu didazu Frontoi Zaharra, Astelena pelotalekua ere hor dago, eta pelotariak ere badituzue: zure edadetsukoa izango da Gallastegi...
- Bai, zeozer gaztiagua. Baiña aurrekuak: `Txapasta´ eta Marino eta, baziran pelotarixak! Baiña orduan, esan dozu: frontoia, Frontoi Zaharra. Bai, baiña kaleko... Eibarko horma guztiak ziran frontoiak, e? Zelan zirkulaziñorik ez zeguan!
- Bai, bai, bai. Kotxerik eta, ez zen izango. Bueno...
- Pelotan fueraka egitten genduan. Fueraka zan, danok batera ekintzen gentsagun, eta tantua galtzen ebanak, jun bihar izaten eban aguazilla zaintzera, amaittu arte. Ta pelotan beste... Foballerako tokirik ez zan, eta pelotan egitten genduan.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia