Eibar (Gipuzkoa)

Sozialismoaren sorrera Eibarren

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-088-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sozialismoa Eibarren. "Quintana Hermanos" (1897-1898); grebak. Eibarko "Salón Teatro"an Pablo Iglesias eta Facundo Perezagua egon ziren hitzaldi bat ematen. Sozialismo gogorra. Sozialismoa eta baserritarrak: ebangelio berria. `El Manifiesto Comunista´. Miseria, gosea, etab. PSOE, PCE. Langileria.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Lehen aipatu ditugu mugimenduak liberalak izan zirela sartu zutenak. Nahiko goiz dago hemen, Eibarren, sozialismorako mugimendua.
- Nik ezagutzen dotena, bueno irakurrixaz ezagutzen dotena, esan genduan lehengo egunian be… Huelga bat egon zan hamen: "Quintana Hermanos", hórrek ziran komertziante batzuek mejikanuak eta hórrek akrom asko saltzen zittuen Eibarren . Eta pentsau zeben ipintzia fabrika bat. Eta ipiñi zeben, baiña ha zan —Toribio Etxebarriak esaten daben moduan— "la primera manufactura industrial" Eibarren izan zana. Makiñak eta bihar dibisiñua eta en fin. Gaur pentsatzen da munduan lana zelan egin bihar dan, ez artesanaua, e! Baiña askoren artian zelan egin bihar dan. Eta huelgia egon zan. Eta harek huelgiak… batzuk bazeguazen itxuria sozialismua pentsatzen zebenak… eta hórrek juan ziran Bilbora lagun billa, laguntasunaren billa, zelan huelgia sostenidu, ze modutan huelgiaren kontra ibilli edo laguntasunaren billa. "Asesoramiento" esango neuke nahi zebela eta Bilbora juan ziran. O sea, bazeguan gruporen bat, zeozer pentsatzen zebana hor aldian, bihar asuntuan. Eta, zelan pentsatzen dot asko irakurtzen zala, eske eze gero ezagutu izan dittugu artesano mordo bat, izan ziranak pixkat intelektualak, biblioteka onak eta zeukezenak; langilliak izan arren, irakurtzen bastante ondo zeguazenak: gero ezagutu nittuan hórrek. Ba hor bidian, esango neuke nik, en fin, sozialismua bazeguala, batzuek irakurritta… baiña grupo moduan, ez.
- Antolatuta ez.
- Antolatuta ez. Eta hortxe huelgan etorri zan Pablo Iglesias eta Perezagua.
- Perezagua.
- Perezagua. Bilbotik etorri ziran hórrek. Bueno, Madrittik eta bestia Bilbotik eta hárek hitz egin zeben. Nik pentsatzen neban Teatro Kruzetan zala eta ez, Salon Teatruan, orduan Untzagan zeguan Salon Teatruan izan zan hori zerori. Eta handik ekin zetsen komitiak formau taillarrian eta grupuak, UGTia… Bueno, UGTia ez oindiokan, "confederación obrera" modoko zer bat ekin zetsen eta háretxek eruan zeben huelgia […]. Gero hortik grupotik, hori ekin zetsenetik, formau zan UGTia eta al mismo tiempo bertan egunian, jarri zan bai Partido Sozialistia. O sea ke, 1897-98, grupo moduan.
- Ehun urte oraintxe.
- Bai, ehun urte. Orduantxe ekin zetsen grupo moduan, sozialista moduan. Baiña ordurako, nik uste dot, aurretik be baten batzuek bazekixela zeozer.
- Zeozer bazela. Orduko sozialismoa… Bueno izenak aipatu ditugu eta geroago aipatuko ditugu beste batzuk, baina bueno…
- Bai, Beaskoetxea eta holako zer batzuk, Bilbotik etorri ziranak. Meabe, Madinabeitia, eta en fin…
- Madinabeitia, Indalecio Prieto bera, Toribio Etxebarria hemen, gero Baskaran, Perezagua… horiek aipatuko ditugu. Baina orduko sozialismoa oso gogorra zen. Hori esan egin behar da, ezkerrekoa zela.
- Bai, ezkerrekua. Baiña esango detsut: Toribio Etxebarriak beraren liburu baten idatzitta dauka zelan orduango basarrittarak, kalera etorri ziranak, eta sozialismuan sartu ziranak, hartu zeben marxismua "como un nuevo evangelio", eta eurendako ez zala traumarik egon, ez eta bildurrik eta ezer be batetik bestera pasatzeko: o sea, bixak juntau egin zirala. O sea ke, "del paraíso del cielo al paraíso terreno".
- Bai, bai, munduan bertan egin behar zela.
- Bertan, bertan egin bihar da eta ez zebela traumarik eukiñ, ez zala egon hori ateismuori eta holakorik ez, ez ez. Siñisten, baiña sozialistia.
- Baina, diot, orduan oraindik kasik zuk esan duzuna: ebanjelio bezala hartzen zen 1848ko proklama: komunismoaren proklama hori zen.
- Eske eze batek irakurtzen dabenian ‘Manifiesto komunistia’, haixe da marxismuan poesia apur bat dakana; bestela ez da poetikua bat be marxismua. Pixkat gogorra da. Nik behiñ esan neban, irakurri nebanian, ‘El Capital’ irakurri nebanian Franzian esan neban: “Hau irakurri banajuan 18-20 urtegaz, ez jakixat izango nintzan reboluzionarixua”. Hain gogorra da, hain sikua da…
- Aspergarria.
- Marxismuan agertzen da ‘Manifiesto Komunistia’ "como bandera poética", en fin, proklama bat bihotza pixkat biztutzen dabena.
- Gero, gainera, kontutan hartu behar da, mugimendu hauek batez ere miseriaren kontra altxatzen direla.
- Bai, hori… Toribio Etxebarriak badaukaz beraren liburuetan… hori… zer bat, zelako gosiak pasatzen ziran eta zelako miserixia zeguan. Ez zirala, gaur askok pentsatzen daben moduan, juan zaneko denporak hobiak. Ez, txarraguak. Hárek eta ekarri zeben… Ez eukitziak daka kontra eukitzia nahixa. Eta eukitzia nahixak billatzen dittu… billa zoiaz, hobetasunaren billa . Salarixo gehixago irabazi eta tratu hobia. Eske eze hamen egitten zeben patrono batzuek "en especies", salarixua dirutan emon biharrian, jatekotan emon. Eta ikusten ziran urtian azkenian zorretan zeguazela patronuagaz, zorrak pagau bihar oindiñok patronuari: urte guztian eginda lana! Eta gaizki bizi zan jentia. Gaizki. Gaurko bihargiñak orduango moduan balitzakez, egongo litzake pelotera bat, egingo litzake reboluziño bat, ez giñakez geldittuko. Kaiñonazoka! Ez, orduan gaizki bizi zan jentia. Eta gaizki bizi zan jentiak ekarri dau "la forma de"… Hárek sozialismora edo zeiñek gehixago emoten zetsan, haraixe.
- Gero, gainera, gogoan hartu behar da Partidu Sozialista 1879an sortzen dela. Partidu Komunista eta biak bat dira.
- Partido Komunistia geruago etorri zan.
- Geroago etorriko da. 1921ean etorriko da.
- Hogeta batian separaziñua.
- Biak batera doaz, bat da.
- Baiña hori naturala da . Nik esango neuke elixan be katolizismua eta protestantiak dirala beste kaldera. Eta alde guztietan, grupo bat egitten danian , gizonak segiduan dibiditzen dira: batzuk alde batera eta beste batzuetara. Ez dogu igual pentsatzen. Eta igual ez dogunetik pentsatzen, alkarri jardutzen dogu kontraka. “Ene, zer esan gura dok horregaz? Zer egin bihar dok horregaz? Hemen ikusi deigun”. Eta juan barik holantxe estudixatzen gauzak: “Horrek A esaten dau; nik, B. Akabo”. Eta batak alde batera eta bestiak bestera. Eta komunismua be halantxen agertu zan. Komunistak diktaduria… zera, indarragaz ekarri bihar zala eta gero diktaduria eukin bihar zala Gobiernuan. Eta, en kanbio, sozialista demokratak: ez, demokrazia barruan, botuegaz eta ekarri bihar dala, pixkaka-pixkaka; eboluziñuaren bittartez ekarri bihar dala hori reboluziñuori.
- Biak dira, gainera, urbanoak. Kalekoak dira. Ez dira baserritarren artekoak.
- Ez, ez, ez. Urbanuak dira. Hórrek basarrittarrak eta gero etortzia gerokua da. Beraren sustraixa —bai sozialismuak esan gura dot, bai anarkismuak be— zerian eukin dabe beheko herrixan.
- Herri apalean.
- Herri bakokuan, gosia eta nezesidadia zeguan lekuan. Aberastasun bittartian ez dau urtetzen holako idearik. Aberatsa ondo bizi da. Harek ez daka ixa [...rik]. Kanbixorik ez dau nahi beraren bizimoduan. Kanbixua nahi dabenak: ez daukanak nahi dau kanbixua. Eta ez daukana zein da?
- Behean dagoena.
- Eta gero esan dozuna: basarrittarrak ez eta zera. Basarrittarrak beraren bizimodu aparteko bat badau. Bera bakarrik bizi da: bera eta zerua eta lurra. Basarrittarra. Baiña gizonak, bihargiñak, alkar ikusten ziran: bata fraka barik eta beste bat kaltzetin barik eta beste bat zapatarik barik edo txamarra barik. Danak falta zeben, zeozer nahi zeben gizonak ziran. Eta alkar… danak juntauta zeozer egiñ. Ezta? Hartzen dozu madal bat, hartzen dozu madal txiki bat, hartzen dozu eta ha bizkor apurtuko dozu. Baiña madal mordo bat juntatzen badittuzu egitten da forma bat ezin dozuna apurtu: danak juntauta gehixago gara bakarrik juanda baiño. Eta hori berezko bat da, ziudade baten, herri baten, jente asko juntatzen dan lekuan, izatia sozialismuak eta etortzia. Basarrittarrak ez da eukiñ… gaizki bizi izan dira basarrixan eta mordo bat, e! Ez dira basarrixan danak ondo bizi… Baiña hárek bakarrik ziran, bakartadia zeuken. Eta, en kanbio, kalian, alkar ikusten gara: eta ez bakarrik bat eta bi, zientuak edo millaka.
- Eta gero, gainera, ordu gehiago ere bai eta liburuak manejatzeko modua ere eta keja ere: bai gosea eta dena.
- Gosia eta dana. Eske eze zuk ikusten badozuz basarrittarrak, esaten dotena: zerua, lurra eta bera, beraren famelixia. Baiña kaletarrak aberatsak, pobriak, batzuk ondo bizi diranak, batzuk dirua gastatzen mara-mara esaten dana eta beste batzuek zentimo barik. Eta hórrek kontradiziñuok jente asko dagon lekuan, herri baten, agertzen dira, ez basarrixan.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia