Eibar (Gipuzkoa)

Elkartasun handia Eibarren

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-088-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eibar, herri solidarioa, nahiz eta fama txarra izan. Laguntasuna; diru-batzeak ospitalerako, etab.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Baiña ez garazenak txarrak Eibarrek ejenplo asko euki dittu, asko eta asko. Bat, esango neuke, hamen egon danian Ospittalerako egin bihar dala edo zeozertarako egon bihar dala dirubatzia, musikiak urtetzen zeban, banda osuak, eta izara haundixegaz laurek hartuta iskiñetatik, kalerik kale juaten zan eta diru mordua batzen zan. Edozer espektakulo benefizienziarako, Ospittalerako zala, diru mordua batzen zan. Herri batzuek hamen… Bat akordatzen jata, bueno entzuna hobeto esanda: Ondarruan behiñ itto ziran hamazazpi gizon. Eta Eibarrek lagundu zetsen háreri herri baten eta bestian dirua batu eta bialtzen. Gero, eurak ondarruatarrak be guri asko lagundu zeskuen, iñoiz hamen krisisak egon ziranian geuri bialtzen euren arraiñak. Bilbon egon zanian huelga haundi bat, minetan, hamen berrogetak mutillak egon ziran Eibarko etxietan, denpora askuan, ez egun bat eta bi. Amaittuta be oindiokan huelgia, hamen segidu zeben eta mordo bat geldittu ziran betiko. Eta Madriden be egon zan, 34 inguruan, huelga bat eta handik be berrogetak etorri ziran eta hamen famelixak Eibarkuak hartu zittuen hárek umiak eta hamen egon ziran. Eta han be, madrittar batzuk hamen geldittu ziran. Eta hori egitten daben herri bat zelan izango da txarra!
- Nik esango dizut Valdepeñasen uholdeak izan ziren eta han dago jarrita letrero bat “Eibarri eskerrak emanez”, eibartarrek lagundu zietelako.
- Ez nekixan nik hori. Baiña esaten detsut, gauza mordo bat esaten detsut, eibartarrak famia eukin dogula, baiña alde batetik etorrittako famia, euron kontra egin gendualako, euronak ez giñalako.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia