Juan San Martin eta arkeologia lanak
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-084-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Juan San Martin eta arkeologia lanak. Dolmenak aurkitu zituen Hernio mendian eta beste hainbat lekutan. Anekdotak. Aranzadi Zientzia Elkarteko kide.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: AB-084/004
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Mendizaletasuna
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
– Eta horrekin batera beste gauza bat ere bai. Hori aipatu beharrekoa. Artzainak-eta zenituela lagun eta adiskide. Baina hor badago... jentil harriak. Horiek zenbat pasatu ote dituzun, begiratu…
– Bueno! Lehelengo asko, ba, igarri gabe... igarri gabe ere bai. Baiña beste batzuk, [exproceso] hortara juanda. Espreski juan horrek ikustera eta ezagutzera. Eta gero Aranzadi sortu zanian, ba, Aranzadin egon zan holako mobimientu zer bat. Bueno, ba, gero erreparto bat egin gendun. Toki batzuetan dolmenak egongo zirela eta esploratu egin bihar zirala. Eta nik hartu nuan hori Deba Arro goikaldeko partea eta aurkitu nituan zenbait dolmen [Sarai] aldian eta beste zenbait tokitan. Eta azkenetakuak, ba, Hernion. Hernion ez zan bat ere ezagutzen. Han Elosegi ibili zen eta bera harrituta zeguan. Esaten zidan: “Derrigor egon bihar dira eta ez dut ezer aurkitzen”. Sarri dolmenak hautsi egin dituzte beste konstrukziño batzuk egiteko. Eta behin, kasualidadez, emaztiakin, gaiñera, emaztiakin nindoiala Herniora, egun baten, Iturrioztik gora, ba, Zelatungo bidia hartu eta gora, gero beherutzian, euria hasi zan eta txabola bat ikusi eta: “Guazen hara txabolara, hau zati baten botako du, bolada bat izango da, baiña gero pasatuko da”. Eta txabolara juaterakoan, txabola onduan nun aurkitzen dudan Zeraingo ordekan…
– Dolmen bat?
– … dolmen bat. Eta ha izan zan lehelengo pista, Herniokua. Gero beste bat be aurkitu nuan. Eta, bueno, holako... Dolmen kontuan horrek izan dira gauza berezienak.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!