Eibar (Gipuzkoa)

Juan San Martin eta Jose Migel Barandiaran

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Juan San Martin eta Jose Migel Barandiaran. Hartu-eman handia izan zuten; sarritan laguntzera joaten zitzaion. Barandiaranekin ibili zen Santimamiñeko kobazuloa aztertzen, eta beste toki batzuetan indusketa lanak egiten. Jose Migel Barandiaran zelakoa zen kontatzen du.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Bueno. Oraindik mendia ezin utziko dugu. Eta oraingo honetan goazen leize batera, kobazulo batera: Santimamiñera.
– A, bai. Santimamiñen… Pintturetatik aurrera oso gitxi ezagutzen zan. Oiñ han turismuantzat preparauta dago. Jentia juaten da halako parrilla batzuen gaiñetik, eskillarekin… Eta hori barrurutz zelan esplorau barik eguan, gu hasi giñan esploratzen. Eta sartzen giñan. Paretak zelan estuak diran, hankak eta eskuak… presiñua egiñ aldameneko paretetan eta holan juaten giñan. Eta gero goittik behera egin bihar zanian, sokekin barruraiño. Oiñ ezagutzen dan zer guztian, ez eskillararik ez parrillarik ez eguan sasoian, guk egindakuak dira esploraziño hórrek.
– Eta han izan izan zenuen aukera –lehendik ezagutzen zenuen– Jose Miguel Barandiaranekin lan egiteko.
– Jose Miguelekin nik izan neban hartu-emona lehelengo gutunezkua, bera exiliuan eguala. Etorri eta belaxe bisittau neban. Eta gero berakiñ hartu-emon haundixa beti izan dot. Eta bere enkuestekiñ eginda neukazen ordurako zer batzuk, etnografiako estudixo batzuk, hain zuzen Saraiako artzaiñena, artzaiñen bizitzia eta lana zelan egitten eben, transhumantzia zelan. Hori izan zan nere lehelengo lana ‘Anuario de Eusko Folklore-n’. Eta Barandiaranek interes haundixa eukan eta, bueno, sarri bere etxera, bere etxian gaiñera. Bera desiatzen egoten zan. Orduan jente gitxi zan Jose Miguelegana hurreratzen zana. Eta danok be lau katu giñan eta ni nintzan bat. Eta bera, pozik. Bueno, batetik hartu-emona eta beti izaten zan… gu… galderak zer partetan edo zer egin geinkian edo, eta zertan kolaborau. Eta hortan. Eta ni berakiñ ibilli naiz Santimamiñen eta ibilli naiz eskabaziñuak egitten be Atxetako harpian, han, Foruan. Han berakin, laguntzen berari, ze bestela bakarrik ibiltzen zan. Emoten etsan subenziñotxo bat Diputaziñuak, baiña hor lagatzen eban. Eta nik, igual, batzuetan nere oporretako parte bat udan egitten neban berari laguntzen, eskabaziñuetan. Beraren onduan gauza asko ikasten zan. Neretako Don Jose Miguel zan liburu zabal bat. Eta humanista moduan ezin dot aittu be: nik esaten netsan nere existenzialismuak ikututa, holan relijiño kontuko ze kezkatzuk nittuan. Eta berak esaten estan: “Ez arduratu. Kezkia holan badaukazu, hori interesantia da. Dudak neuk be badittut. Nik fedia daukat, baiña nere dudekin –berak–. Eta zu zeu ez zaitte preokupau horrekin”. Nik berari esaten netsan ze bide hartu neikian eta: “Ez, ez, inportantia da zu kezka horrekin bizitzia eta zaran modokua izatia”. Eta emon estan halako moral bat eta zer bat, konfianza bat. Eta, egixa esanda, beti-beti estimau dot hori, bere konsejo hórrek. Eta, bueno, hain zuzen bere ‘Obras Completas’ egiñ etsanian Gran Enciclopediak, berak esanda neri bialtzeko ale bat; eta nik orduan, behiñ, hartu neban ale bat korreotik eta zabaldu egin neban eta han, atarixan, lehelengo argazkixa nik berari Santimamiñeko pintturak ikusten egindakua. Eta berak hori eban argazkirik maittiena. Eta hori kasualis bat izan zan: nik ‘Yakin’-en, atari baten, publikau neban. Han, nunbaitt Elvira Zipitriak ikusi eta deittu egiñ estan: “Zu hori anpliau eta zegaittik ez destazu emoten? Don Jose Migueli erregalo bat egin nahi detsat”. “Ah, ez. Hori bada, Zipitria, eskertzen detsut. Holan bada, Elvira, nik erregalauko detsat”. Eta anpliau, ez haiñ anpliaziñua, baiña egin netsan; markua be bai. Eta barruan dedikatorixa bat dauka, ez da ikusten. Euskeraz dedikatorixa bat dago. Eta egin netsan marko eta guzti eta egun baten juan nintzan berari hori emotera. Eta gero hori nahi izan eban berak ‘Obras Completas-en’ lehelengo-lehelengo argazkixa hori jartzia, atarixan bertan.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia