Eibar (Gipuzkoa)

Espeleologia lanak

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-084-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Espeleologia lanak. Espeleologiarako materiala. Mapak egiten ibilitakoa. Eliza askotako planoak egin izan ditu.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Beraz, hor dago arlo oso bat. Nik oraindik gehiago ikutuko nituzke zenbait espeleologo bezala, adibidez, zertzuk erabiltzen zenituzten. Gaur gauzak oso aurreratuta daude: pilak eta denak oso aurreratuta daude. Baina zuen garaian karburoa zen.
– Bai, kuebetan, karburua. Bueno, guretako… Orain ere nik ez nuke utziko, ze karburuak segurantza bat du. Inkonbeniente batzuk be bai, baiña baita segurantza be. Karburuak argia zabaldu egiten du. Eta lurra be ikusi egiten dozu. Eta linternak foko bat ematen dizu. Gure garaian baziran! Nik erabili dut mendian eta badut mendian erabiltzeko. Guk illunian urten izan dugulako Alpesetan eta: gauean, ba, goizeko lau eta erdiak edo bostetan mendira eta illunian zoaz, baiña argi zerarekin. Eta han elurrak-eta ematen dizu zera, grietarik badago. Baiña harpeian ez. Harpian karburuak ematen dizu argi bat, zabala, lurra be ikusten zoazena eta tetxua ere bai. Eta asko hobia da. Linternak erabiltzen gendun, nik bestian esaten nizun bezala: mendirako erabiltzen nuan. Baiña, bestela, guk eramaten gendun karburua, bat. Gure prebisiñua… Ze harpietan arrisgua dakazu argi gabe... Argia da jana baiño lehenago.
– Bai, inportanteena argia.
– Argia. Orduan eramaten gendun karburua. Kantinplora bat urakin. Karburo gehiago ipiñi bihar bazan ere, ba, egin bihar zan zerbait, baiña karburua batetik. Bestetik, linterna. Bat gutxienez. Boltsilluan. Eta, bestetik, kandela eta pospoluak.
– Hori azken...
– Kandela eta pospoluak, ba, gomazko poltsa baten barruan sartuta –plastikua hasi baiño lehen–, humedaderik… ez bustitzeko. Hori izaten zan azken rekursorako, zeozer pasatuta ere. Eta hori dana. Horretan, gaiñera, oso estrikto edo oso zehatza zen Arkaute, esate baterako. Gu hasi eta gero Gesaltzan, handik urtebetera edo etorri zen handik, Belgikatik, eta hasi zan gurekin eta berak zera egiten zuan harek, rebista pasatu: “Aber, erakutsi linterna. Erakutsi kandela”. Dana. Bestela ez zion uzten sartzen, oso gogorra zen horretan. Eta errezoia zeukan: seguridade guztia aurretik hartu. Hala ere, etorriko dira zerak, eragozpenak.
– Gero, lehen aipatu dugu: mapak. Egin zenituzten hainbeste mapa oraindik ere batek baino gehiagok erabiltzen dituenak.
– Bai, bai. Aranzadiko artxibuan, gaiñera, asko egongo da guk egindakua. Ni mapagintzan ibilli nintzen, bueno, Eibar eta inguruko harpiak, ezagunak zirenak, ba, horrek danok, mapak egin nituan. Ez zeuden mapak eta mapak egin nituan. Gero, mapak egiteko ere…
– Teknika behar zen.
– Bai, eta noberak egindako aparatuekin.
– Hori ere bazan?
– Bai, bai, bai. Nik erabiltzen nuan, ba, beste lagun batek eta nik egindakua: kartaboi bat. Kartaboia esaten dana, baiña metalian; mira batekin, disko erdi, graduauta, eta jartzen genion, ba, tripode baten gaiñian, argazkiak ateratzeko tripodiaren gaiñian, baiña egiten gendun tetxua hartzeko. Ematen zigun, batetik, edozein tokitan inklinazioa. Ematen zizun zenbat graduko inklinaziñoa. Eta, gero, distantziatik ataratzen zendun, ba, alturak. Eta horrelan ibiltzen giñen mapak egiten. Perfekto-perfektuak ez dira izango, baiña bai noziño printzipala… Ez noziño printzipala segurantza guztiarekin... korrekziño gutxi behar duten mapak. Eta mapa asko tokatu zaigu egitia. Eta gero hori polita zen: mapak egitia bera ere polita. Ni gero nere profesiñuan ohituta nenguan, proiektuak egiterakuan, dibujogintzan.
– Hori kasi esan liteke Euskal Herrian... Galdera bat egin behar dizut…
– Gero elizenak be egin ditut pilla bat, e! bobedak eta. Oin be egiten ari nauk. Nik egin ditut ezagutzen ez ziran eliza gotikuak, bueno, ba, platereskoa, gotiko itxura oindiok… Bobedak eta. Baiña, bueno, Angiozargua edo Usurbilgua –ez dana publikatu–, baita ere Oiartzungua. Horrek egiñak ditut. Hamengua. Hamenguak baditu hiru edo lau plano, ezagutzen ditut, baiña nik esaten dutena, hamen esan diet batzueri: karikaturak dira. Oso txarrak. Eta Usurbilguak ez zeukan eta eliza gotikua oso interesantea da. Eta nik bai dut, publikatu gabe, baiña... Publikatuta daukat, ba, Elgetakoa, Angiozargoa... monografia egin nuanian han. Eta besteren bat be egongo da ‘Hoja del Lunes’en egin artikulua eta gero liburua pasatzerakuan hor egin nituan hiru liburu hango artikuluen bildumarekin. Eta hor publikatu ditut zenbait dibujo, ermitenak eta zerak.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia