Lesakako kultur astea
Hizlaria(k):
Erkizia Almandoz, Antton
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-035-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kultur astea antolatu zuten Lesakan, "euskal jakintzaren lehen astea" deitu zioten. Frankismoaren azken urteak ziren, German Goienetxek ordurako mugitua zuen giro politikoa, kantu politikoak ere aditzen hasiak ziren, eta hala suertatu zen euskal jakintzaren astea antolatzearen ideia. Urrian izen zen, hiru egunetan. Lehenbiziko egunean Intxixu taldea etorri zen euskarazko antzerki bat egitera, arrakasta izan zuen. Bigarren egunean, Kasinoan artelan modernoen erakusketa egin zuten, Joxean Artzek hitzaldi bat eman zuen. "Telenorte"-k, Espainiako telebistaren delegazioak, irudi batzuk hartu zituen eta berrietan eman zituen. Horrek motibazioa areagotu zien lesakar euskaltzaleei, mugimendu euskaltzalea indartu eta ikastolaren ideia lantzen hasi ziren.
- Proiektua: Euskararen biziberritzea Bortzirietan 1970-1990
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Larretxea Agirre
- Data: 2023(e)ko martxoaren 07a
- Iraupena: 0:03:40
- Erref: LES-035/005
- Kodifikatzailea: Ainhoa Larretxea Agirre
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Antzerkia , Aisia » Kultura » Musika , Politika » Euskara eta politika , Aisia » Kultura » Beste adierazbide batzuk , Aisia » Kultura » Herrigintza eta elkarteak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!