Eibar (Gipuzkoa)

Euskara batuaren indarra eta garrantzia

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-084-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Euskara batua. Euskal Herrian zehar ibiltzeko, “ez dago pasaporte hoberik euskara baino”. Hurbiltasuna.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Eta euskera, pasaporte. Hor iparralde-hegoalde, alde guztietan.
– Bai, hori nere emaztiak esan zidan. Nere emaztia, erdelduna. Eta, ba, gutxienez nahi nuan Euskal Herriari kariñua erakusteko. Sarri kotxia neukan eta juaten giñen Euskal Herriko paraje batzuk ikustera. Eta neri beti gustatu zait, ba, Baxenabarre aldea eta Zuberoa ta. Eta hor aldietan juan eta, bueno, emaztiak esaten zidan: “Jo! Gasolinera baten gelditu, ostatu batera juan eta zuk euskeraz egiten duzun momentuan, bueno, ya diferentea da tratua. Frantses egin edo euskeraz egin konturatzen naiz... Zuretako ez dago pasaporte hoberik euskera baiño”. Eta egia. Euskerak egiten du halako familia, zeure familiakua dan edo alkarte berekua zerala eta beti hurbiltasun bat. Eta, egia esan, ba, neretako inportantia izan da nere mendiko ibilera guztietan. Ta horregaitik ahalegindu nintzen, ba, euskera batura jotera. Bestiak behintzat… bestiak ni ulertzeko eran hitz egitea.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia