Eibar (Gipuzkoa)

Espeleologiaren inguruko hainbat azalpen

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-083-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Espeleologiako hainbat kontu. Lehenengo esplorazioa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Gesaltzan hasi bazinen, oker ez baldin banago, nahiko estualdi ere pasatu zenuten han, kolpetik ura agertu zela.
– Bai, behin, ba, galdetu han Gesaltzako basarrikueri: “Zu, euria eta euria egin du atzo eta gaur be euria egiten ari da eta ez da egongo arrisgurik hor –han presa bat dago gorago ta– gaiñezka egiteko edo?”. Eta: “Ez! Bueno, ezta pentsau ere!”. Sartu giñan eta barruan gaudela urak hartu! Eta gero korrontia gora urtetzen, gerriraiñoko uretan, bueno! Gaiñera jakin gabe nun zuloren baten sartuko ote giñen. Harri artian eta pausu txarra eta… jo! Larri. Basarrikuak eta han bokaraiñok edo ahoraiñok hurreratu ta bai, diarka eta. Guk ez gendun entzuten, han uran korrontearen zaratekin, saltuak eta uranak eta. Jo, haren estuasuna! Gu baiño larritasun gehiagokin. Lau lagun giñan.
– Bueno, hasteko ez dago gaizki. Lehenengoa izateko!

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia