Eibar (Gipuzkoa)

Espeleologiaren inguruko hainbat kontu

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Espeleologia. Aranzadi zientzia elkartea. Gauza berriak aurkitzeko aukera ematen du espeleologiak, baina Juan San Martinek aire librea nahiago du; oso zaletasun gogorra da.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Bueno, mendia, mendia, baiña mendiak zuloak ere baditu eta espeleologia ere egin duzu.
– Bueno. Bai, nik… Eskaladia gustau jata asko. Hori lehen esan dotenagaittik: noberaren indarrak eta noberaren pruebak egitteko oso interesantia. Baiña gertau jatan Aranzadi alkartia zienzietakua sortu zanian –mendizaliak egiñ eben ha–, eta hango mendizale ziranak behiñ eskatu esten, mendizale hórrek eskatu esten, ia lagunduko netsen edo, soketako teknikak ezagutzen nittuanez, nahiko leukiela esploraziño bat egin Gesaltzan.
– 1956an oker ez banago.
– A, ez dakitt. Ez, lehenago, lehenago. 1951 edo 52xan. Dana dala, hárek hasi jittuan, baiña gero lezak agortu ziranian, 25 edo 30ekua, zuluak, ausartu ez. Eta esan najetsen: “Nik ez daukat horra bajatu eziñik”. Eta eskalak jarriko dittuela eta zerak. Orduan hórrekiñ, hórrek eskatuta, hasi najittuan eta egin juat espeleologia. Baiña espeleologiak peligro gehixago jaukak. Eta gero illuntasuna eta humedania eta gogorra dok. Gogorra. Ez dok… Badittu bere alde onak. Hau da: iñor ibilli ez dan lekuetan ze deskubriduko ete doten. Eta gertau jaku hartz buruak eta gauza asko. Eta parajiak, jo eta ikaragarrizko…
– Marabillak.
– … marabillak. Baiña nik, halan be, aire libria nahixago. Hortik hasi eta gero egin jittuat asko.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia