Eibar (Gipuzkoa)

Espeleologiaren inguruko hainbat azalpen

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Espeleologiako hainbat kontu. Lehenengo esplorazioa.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Gesaltzan hasi bazinen, oker ez baldin banago, nahiko estualdi ere pasatu zenuten han, kolpetik ura agertu zela.
– Behin galdetu Gesaltzako basarrikueri: “Zu, eurixa eta eurixa egin dau, atzo eta gaur be egitten dihardu eta ez da arriesgurik hor –han presa bat dago gorago– gaiñezka egitteko?”. Eta: “Ez! Bueno, ezta pentsau be!” Sartu giñan eta barruan genguazela urak hartu! Eta gero korrontia gora urtetzen, garriraiñoko uretan, bueno, gaiñera jakin barik nun zuloren baten sartuko ete giñen. Harri artian eta pausu txarra eta… jo! Larri. Basarrikuak eta bocaraiñok edo ahoraiñok aurreratu eta bai, diagarka eta guk ez gendun entzutzen uren korrontiaren zaratekin. Saltuak eta uranak. Jo, háren estuasuna! Guk baiño larrittasun gehixagokin. Lau lagun giñan.
– Bueno, hasteko ez dago gaizki. Lehenengoa izateko!

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia