Eskaladarako zaletasuna
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-083-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskaladarako zaletasuna. Euskal Herriko lehenengo monitoreetako bat izan zen Juan San Martin. Nola hasi zen; orduko kontuak.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:05
- Erref: AB-083/023
- Gaia(k): Aisia » Mendia eta hondartza » Mendizaletasuna
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
– Edozein modutan, mendia eta eskalada, gainera, hori da zuen ametsa. Zuena diot, talde osoa zinetelako, eibartarrak.
– Bueno, bai. Eskaladak neretzat batetik bi faktore izan ditu garrantzizkoak: bat, noberan buruakin eskalatu bihar dala. Bueno gero ni monitore izan naiz –Euskal Herrian lehelengo seiretako bat; sei izendapen egon ziren eta ni nintzen bat–, baiña monitore bezala guk esaten gendun: “Buruakin eskalatu bihar da, ez eskuekin. Eta indarra, hankak; lehelengo burua eta gero hankak, ez eskuak; eskuak beherago euki eta eskuak dira ekilibriua zaintzeko” eta horrek detailliok holan hasita. Baiña nik beste faktore bat ikusten dut eskaladan: noberan superaziñua da. Noberak, ba… gorputzaren dominiua, ze exigitzen dizu zeu egotia kondiziñuetan. Eta enfrentatzen zara mendiarekin. Eta arrisgugarria da ez badituzu gauzak, maniobra guztiak, ondo egiten. Eta buru lana da asko. Eta, bestetik, hautatzen duzu lagunak: lotura ikaragarria sortzen da, baiña danak ez dira berdiñak. Han ikusten da nor zelakua den. Peligrua dagon mendietan ikusten da norek noraiñoko borondatia daukan solidarizaziño horretara, alkar hartu ondo eta ekipua lotzeko ondo. Hori inportantea da. Alde hortatik, ba, zertu nitzan. Egia esan, ba, nik lehelengo eskalada... ikustera juan lagunak…
– Etxeberria dago hor. Zure maixua eta laguna.
– Bai. Bai, laguna. Nere adiñekua, kuadrilla berekua. Baiña haiek eskalatzen hasi ziran batzuk, lau edo. Gu, ez. Kañamozko sokekin han, paretian gora eta behin begira eureri. Eta gu, talde bat. Begira geunden hamar bat lagun edo bai. Eta bestiak nola egiten eta… Gu esaten: “Horrek dake baloria”. Nik nere burua bildurtitzat neukan. Ez nintzan ausarta nere ustez. Bueno, ez nintzan, ez nintzan ausarta. Kobarde samarra. Eta beti izaten duzu barruan… horrek ematen dizu pixkat… Kobardeago ikusten duzu… Pesimismo gisako, etsipenerako zer bat emoten dizu, tristura bat. Bestiak hara gora. Bueno. “Baina horrek nola arriesgatzen dute horretan?”. Estu agertu ziran baten, gelditu zen ez gora, ez behera, paretian. Eta begira geudenetatik, ba, larritu giñen danok eta "joño! zeoze...". Ez genekien zer egin. Nik, beste gabe, sartu paretera eta juan nintzuan berak zeuden tokiraiño eta lagundu egin nien.
– Zeure lehendabiziko eskalada?
– Hori da. Eta horrekin –Migel Etxeberria zan buruan zeguana, ta bestiak kontrolatu eziñik–, jarri nintzan harekin eta alkarri kolaboratuz, ba, gora igo gendun, ze behera ezin zan. Batzuk nahi zuten, bik, behera bajatu, ze ikusten zuten goian txarragua zetorrela eta. Eta harek esaten zuan: “Sokarik ez dugu nahikua behera iristeko eta gora egin bihar dugu, ez dago beste erremediorik”. Eta gora ez zuten nahi. Klaro, gorago eta altura haundiagua hartzen zuen eta inpresionatu. Orduan, azkenengo gorakoa bion artian egin gendun. Eta lortu gendun bestiak ataratzia eta zera. Orduan esan zidan Migelek: “Koño! Zelan egin dek hik hori?”. “Ba, ez jakiat, baiña konturatu naizena… nik ez diat alturaren efektorik eta hori bertigua eta esaten dutena eta...
–Zorabioa eta.
–... ez diat... ez zidak efekturik [egin]. Ni emozionatu egin nau alturiak”. “Gurekin eskalatu bihar dek”. Hala ere, konbenzidu niñun, baiña kostata. Eta hasi nintzen, ba, hoiekin eskaladak egiten eta, bueno. Egin genduzen garai haretan ikaragarrizko abenturak! Naranjo de Bulnes egin nuan 1950ian.
– Naranjo de Bulnes.
– Eta gero beste bi aldiz!
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!