Eibar (Gipuzkoa)

Garai bateko mendi irteerak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Mendira joateko zailtasun handiak garai hartan (autorik ez; material oso gutxi...).

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Baina horra baino lehenago: lehen aipatu duzu eta nere ustez hori inportantea da. Zenbaterainoko zailtasunak zenituzten parajeetara iristeko? Kotxerik apenas ez zen…
– Buenooo!
– Oporrak aurreratu behar, atzeratu behar…
– Zuk etaraizuz kontuak: Picos de Europara juan trenez Unqueraraiñok eta Unqueratik autobusez Potesera eta Potestik zelan edo halan Espinamara eta gero, behetik gora mendixan.
– Orduak eta orduak ziren! Trenak orduan ez ziren…
– Bai, bai. Pirineora juateko guk bihar genduzen egun bat eta erdi, edo egun bi, konbinaziñua zelan hartzen gendun… Eta segun nora, Pirineora ze partetara gindoiazen. Biajian, e! Eta berdin Picos de Europara: egun oso bat bihar zendun gitxienez, baiña gehixenetan ezin zendun. Eta Santanderren edo lo egiñ edo Bilbon eta egun eta erdixan Picos de Europara. Baiña konbinaziño zerak eginda. Kondiziño bastante txarretan. Eta gero mendixan ondo.
– Mendian hobeto.
– Eta karga haundixak erabiltzen, baiña bueno.
– Eta gero beste gauza bat. Hori ere: materiala. Guk gaur ikusten dugu, denak ere halaxe dira. Orain Everest kasik etxean daukagu: Iñurrategi anaiek eta Martin Zabaletak hurbildu digute eta beste hainbatek ia. Baina, tira, kasik mendirik altuenak etxean ditugu eta tresneria ikusten diezu eta ikusten dituzu zelako jantziak darabiltzaten.
– Orduan ez zan, esate baterako, bat: ez zan nylonik. Bestetik: ez zan akoltxaurik. Ezta lo egitteko zakurik be.
– Beraz, atera kontuak.
– Esate baterako, ni lo egitteko zakuakin juan nintzan 1950ian Picos de Europara. Baiña lau urte lehenago egon nintzan ni Picos de Europan lo egitteko zaku barik. Bi lagun juan giñan mantiakin. Manta banakiñ. Eta Bilbon lagun batek laga etsan laguna zanari –mendizalia; zakua eukan, ez dakit nundik ekarritta, estranjerotik– zakua laga etsan. Eskerrak hari zakua laga etsana, ni bi mantakiñ hotzak akabauta. Edur artian –junixua zan–, edur artian. Eta gabian esnatu hotzak edo presiño batek. “Zer da hau?”. Eta edurra egin gabian eta presiñua egitten gorputzari tienda campaña-n. Urten kanpora, eskuekin kendu edurra, salto batzuk emon gorputza pixkat berotzeko eta berrido barrura. Era hortan.
– Oinetakoak. Hori ere beste kontu bat zen.
– Oiñetakuak. Eskalatzeko abarkak eruaten genduzen gehixenetan. Orduan urten eben hónek zapatilla altuok, Chiruca esaten jakuenak, esaten gentsenak. Baiña eskalatzeko abarkak erabiltzen genduzen gomazkuak ziralako. Ze botak ez ziran. Gero sortu zan: Blama Laste etorri zan, blama edo goma prensaua. Eta guk erabiltzen genduzen trikunedun tatxuelak eta ertzetan, bueltan gantxu moduko trikuniak esaten genduna. Txapa batzuk, galtzairuzkuak. Hórrekiñ ibiltzen giñan. Harrixan ibiltzeko txarrak ziran. Eta edurretarako oso onak.
– Eta gero, gaiñera, bestelako materialak: iltzeak…
– Bai, bai. Ultziak, geuk egindakuak. Danak burdiñezkuak. Eta maillukia be. Bueno, maillukia beti bihar da galtzairuzkua. Eta sokak kañamozkuak: pixua, ikaragarrixa. Gaiñera, bustitzen baziran sokak doblau egitten zan, pixua doblau, eta peligrosua bai rekuperatzeko be bai, ze gelditzen zan gogortuta sokia eta gogortzen zanian sokia ez eban korritzen bihar zan moduan. Eta, bueno, bai, holan ziran sasoi háretako zerak. Gero, boof! Hasi giñanian… Neretako bat, lo egitteko zakua, orduan eguan sasoi harekin, lo egitteko zakuakin neri ez estan gero inporta edozein lekutan… Gero, zenbat egin doten Pirineuan gau pasa, zakuakin bakarrik. Ze gero nik beste lagun bat izan neban oso ona. Lehelengo euskaldunak Everestera juan ziranian, hango ekipoko zaharrena zan nere diszipulo bat: Pako Lusarreta. Pako Luzarretakiñ eskalada asko egin genduzen, batez be Pirineuan eta Picos de Europan be bai. Eta Durango aldian. Eta orduan ha eta ni juaten giñan lo egitteko zaku banakiñ eta bera nylonezko sokiakiñ eta ekipo hobiakin. Gauak pasau dittugu, bueno! Goixian esnatu eta bera izotza kentzen zakuari gaiñetik eta sartu berriro morralian eta aurrera eta batera eta bestera: ibilli ikaragarrixak egin dittugu. Hori bai, beti morralak 30 kilokuak.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia