Eibar (Gipuzkoa)

Juan San Martin umetatik mendizale

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Eibartarrak oso mendizaleak; ume-umetatik mendira joateko ohitura. Mendiak zer eskaini dion.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Bueno, lehen ere aipatu dugu, bidenabar, eta sarri aipatu dugu zure gaztaroan mendia. Mendira jo beharko dugu, Juan!
– Bueno, ni beti prest, oindiok be.
– Noiz edo noiz! Mendia esaten denean, eta Juan San Martin eta mendia elkarrrekin aipatzen direnean, gauza asko aipatzen direla uste dut. Alde batetik mendia bera. Mendira joan, lehenengo gauza, ume-umetatik. Baina gero zuretzako da ikustea, dastatzea: gozamena. Nekea bai, baina horri ez diozu garrantzirik ematen.
– Hara, nik poeta bati irakorri najetsan –ez jakixat zein poeta be– eta esaten juan –ni mendizalia– eta esaten juan: “Mendira juaten naiz bidian lorak darelako”.
– Alpeetakoa izango zen.
– Eta neretako hori izan da… lorak izan dira herrixak ezagutu. Arte zalia izan naiz eta herrixetako monumentuak… Ze herrixetako monumentuak dirala, parajiak dirala, bizitza formak… Eta, egixa esan, horrek bultzau ninduan ni. Gipuzkuako edozein, pixkat, monumento moduan inportantia dana –elixak eta– ikusi izan dot aprobetxauta: juan eskursiñora, esate baterako, ezagutzen dok Oñati. Eta Aizkorri aldera juaten giñanian, batez be Urrexolako hatxak… Hor beti aprobetxatzen najuan. Lehenago edo geruago juan eta konbinatzeko batian Unibersidadia ikusi, hurrengo parrokixia, San Miguelgua eta Ahaldun Nagusixa. Baiña detailliak han be: partezka. Hurrenguan be sartu eta klaustrua, San Miguelgo elixiana, ez dittuk asko Gipuzkuan klaustro gotikuak azken erakuak. Eta hórrek. Baiña beti eruaten najuan, juan aurretik, irakorritta zer dagon.
– Bidaia prestatuta.
– Bai ba. Zer dagon eta ikusi eta begixekiñ ikusi. Eta, bueno, ezagutu gauzak eta holan. Gaztetxotan erosi najuan –ba pentsaik, neretako orduan ikaragarrizko esfuerzua zuan– ‘Geografía del País Vasco-Navarro’, sei tomo. Eta han, nora nindoian, irakortzen najuan dana, han herrixan zertzuk eguazen. Eta ez bakarrik ez najuan bisitatzen elixia, baitta be torretxiak, jauregixak ikusi kanpotik… Barrura sartu ezin bazan kanpotik ikusi. Eta hori… horretarako, ikaragarrizko zera izan juat beti, juan naizen toki guztietara.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia