Eibar (Gipuzkoa)

Gerra osteko ibilerak: erresistentzia politikotik euskararen aldeko borrokara

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Gerra ostean Euzko Gaztediko gazteekin, batera eta bestera joaten hasi zen. Abertzaleek lan handia egiten ziharduten erresistentzian. EKIN sortu zenean, politika kontuak alde batera laga zituen. Handik aurrera euskararen alde lan egitea erabaki zuen.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Gerra onduan etorri nintzanian, ba bueno, pasau jatan, neuk igarri barik, sartu nintzala batian eta bestian. Baiña ikusten neban dinamika gehixago eukela abertzaliak, resistenziarako. Eta Euzko Gaztedikuak ikurriñak ipiñi jai bat heltzen zanian, eta komunistak be bai. Baiña komunismua, esan detsut, lehengo diktadura zeragaittik ezin neban… Egin neban abertzalieri. Euzko Gaztediko jentiakiñ hasi nintzan, ikurriñia ipiñi eta beti nenguan dispuesto edozeiñ, ahal dan tokixetara…
– Tontorretako…
– Tontorretan edo etxietan. Edifiziuetan. Eta holan hasi giñan. Eta egin gendun zegozer. Baiña gero gauzak: egixa esan, nik politikarako ez daukat zerik. Eta Gaztediak ETAren aurretik, ez dakit zelan zan: Egin edo… Hori sortzerakuan, han etortzen zan propagandia ez neban maitte. Ikusten neban eta nik beti esaten neban… Batetik biolenziarako bidia ikusten neban eta esaten neban: “Hau bandolerismora juateko modua dok, batetik. Eta bestetik, aurrera egin nahi bada, humanismo barik ezin dok. Eta humanismua izan bihar dok beti oiñarri edozein zeretan, ideatan eta zera”. Eta nik hor beste dibergentzia bat neukan eta alde egin neban. Eta orduan hartu neban zera: “Hamendik aurrera nik euskeriakiñ egingo dot lana eta kitto! Hori positibua da. Ze beti barruko burrukatxuak asko eguazen. Eta ez nittuan hórrek… ez neban ikusten lotura egokirik. Eta esan neban: “Pikutara danak! Hamendik aurrera hizkuntziagaittik egingo juat lana eta kitto!”, holan hasi nintzan.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia