Eibar (Gipuzkoa)

Soldadutzan euskaltzaletasuna piztu

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Soldadutza Madrilen egin zuen. Erdaraz ez zekienari irainak; euskaraz egiten zuena salatu egiten zuten. Madriletik Burgosera eraman zuten. Han liburutegi ederra zuten eta euskaltzaletasuna piztu zitzaion bertan.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Orduan, soldaduskara. Lehen kontatu diguzu esperientzia: hain zuzen euskaldunak nola tratatzen zituzten.
– Bai. Letratik neri tokau jatan "reserva general" batera juatia Madridera. Eta orduan nenguan ni nere ofizioz tornero moduan deklarauta. Baiña, itxuria, lantegixetarako baiño gehixago eguan jentia hortarako eta Madriden egon giñan lehelengo eta handik gero destino bat, hainbeste: hiru hillebete egin genduzen. Eta ni, orduan, konturatzen nintzan diferentiak giñala konportamentuz. Nik ez nittuan ezagutu orduan izan ziran gauzak, konportamentukuak. Baiña han ikusten neban ezer be ezegaittik salatzen zinduezela errez: euskeraz egitten bazendun, zigorra. Gaiñera denunziau egitten zinduzen beste soldadu batek euskeraz egittiagaittik. Eta hori guretzat sinistu eziña zan eta hórrek gauzok pasatzen ziran. Eta gero erderaz ez zekixana etaratzen eben burla egitteko. Guk lagundu bihar izaten gentsan eta animau be bai. Nik nere besuetan euki dittut estututa, negarrez, ikaragarrizko mutikuak, basarrikuak, erderaz jakin barik eurengaittik egitten ebenagaittik, bildurtuta eta lotsatuta, tontuak balira bezela. Eta tontorik ez euken ezer. Eta hor sufridu egitten neban. Eta horrek konzienzia bat sortzen estan. Gero handik Burgosera destinau ginduezen. Eta Burgosen bibliotekia eguan bastante interesantia kuartelian. Eta ni bibliotekara sarri juaten nintzan eta irakortzen gauzak. Indizetik hartzen zendun ze liburu nahi zendun. Eta irakortzen zendun. Gero, gaiñera, bibliotekario Elorrixokuak eguazen bi. Eta hórrekiñ ondo eruaten nintzan eta hórrek ez bakarrik ez estezen [liburuak] lagatzen: han irakorri bihar zan eta han entregau; eta eruateko lagatzen estezen! Klaro, ba, bittartietan, neuk konpaiñian irakortzeko. Eta irakortze horretatik behiñ, egun baten, liburu bat jausi zan… gehixago: ‘Amaya y los vascos en el siglo VIII’ han irakorri neban . Pentsaizu nun eguan, Burgosko kuarteleko bibliotekan. Gerra aurrekuak, gerra aurrekuak han eguazen! Baiña beste bat irakorri neban han: ‘Los cantones suizos’ . Eta hasten zan konstituziñua zer zan esplikatzen eta han deskubridu neban lau hizkuntzak ofizialak zirala. Retikua, txikiña, be bai. Eta orduan esan neban: “Eta gu zertan hasi gara orduan?– nik neuk euskeriakiñ abandonatzen niharduan–. Eta ikusi dot ze trajedia dan euskaldun askorentzat erderaz ez jakitzia, zertzuk pasatzen diran. Ba, ez. Nik bi hizkuntzak jakin bihar dittut, baiña euskeria be ikasi egin bihar dot”. Eta lagun bati idatzi netsan handik ia gramatika bat billauko estan euskeria ikasteko zerbaitt. Euskeraz egitten neban, baiña gramatika aldetik zegozer ikasteko eta. Zabala-Aranaren gramatikia bialdu estan –oindiok gordeta daukat–. Eta hari emon netsan repasua. Baiña hain purista eta zera eta esan neban: “Ez da posible”. Eta gero be euskaltzale egin nintzan, baiña popular; eta gero be eziñ iruntsi euskerazko testo asko, oso nekezak ziralako.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia