Eibar (Gipuzkoa)

Gerra aurreko kooperatibismoa Eibarren

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Solidaritate giroa. Kooperatibismoaren sorrera eta bilakaera Eibarren. Herri euskalduna, solidarioa. Kooperatibismoak indar handia izan zuen. Sindikatuen ekonomatuak: UGT eta ELA. Krisialdietan, tailerretan kupoiak ateratzen zituzten. Elkartasun handia. Gerra ondorengo urteetan gauzak asko aldatu ziren.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Baiña horrek dauka beste gauza bat: ez bakarrik zeure bizitza pertsonala. Zeurea bezala, hainbat milaka pertsonen bihotzak urratu zituen gerrak. Eibar bestelakoa zen. Gerra bukatuta ez zen lehengo Eibar.
– Ez zan lehengo Eibar, ezta urrik emon be.
– Lehen zuk esan duzun bezala, hiri nagusien artean, hiri haundienen artean euskeraz…
– Batetik euskeraz zan. Baiña bestetik, baitta be, euskeratik aparte, bazan solidarismo giro hori. Horregaittik egin ziran hainbeste kooperatiba. Ze kooperatibak lehelengo hasi ziran nunbait –ez dakit, mende hasieran edo–konsumokuak: janari eta gauzak.
– Ekonomatoak esaten zitzaienak.
– Hori da. Ekonomato moduan hasi ziran. Eta baeguazen Eibarren sozialista edo UGT aldekuak batez be. Hori sindikatuak gehixago erabiltzen eben. Eta hórrek baeuken bat. Eta abertzaliak, ELA aldekuak, beste bat euken. Eta hor be neri tokau jatan edo batera edo bestera gauzak erostera [juatia]. Gaiñera hor bazan beste bat, krisis sasoi bat bazan, zuk zertu biharrian… Etaratzen zittuen kupoi batzuk, txanpon moduko zer batzuk izaten ziran, medalla edo bezela, eta hórrekiñ erosten zendun, ez diruakiñ. Eta zuk orduan egitten zendun horrekin zor bat, baiña alde ona zetorrenian ordaintzekotan. Hori solidarismuori ikaragarrixa izan zan. Gero hori, egoismo ikaragarrixa sortu zan gerra onduan.
– Errezeloa ere.
– Batetik deskonfianziagaittik, errezeluagaittik. Gauza asko ekarri zittuan. Eta bakotxa bere munduan itxitta. Eta, bueno, ni kezkatixa nintzan eta zegozer nahi neban egin, baiña ez neban euki aukera askorik, harik eta soldautzara juan arte.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia