Eibar (Gipuzkoa)

Juan San Martin gerra garaian

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-083-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerrako urteak. Tailer batean hasi zen lanean; gauez eskolara joaten zen, mekanika ikastera. Tailerrean, gerrarako gauzak egiten zituzten, bonbentzako ojibak, adibidez. Sasoi gogorrak izan ziren haiek. Bizimodua guztiz aldatu zitzaion.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Eta, ba, ni lanian hasi nitzen, ez zegoen beste erremediorik, ta lanian hasi, lantegi baten, eta hori zen aitaren eta, bueno, familiaren oso ezaguna zen. Eta haiek interesakin hartu zuten eta laguntzen zidaten gauean eskolara juaten eta lantegian lana egiten. Eta jarri zidan, ba, ikasle aprendiz bezala, ba, bertako enkargadutza edo "jefe de taller" egiten zuanari laguntzen. Eta hor hasi nitzen, ba, mekanika ikasten. Eta nik hortan, ba, bueno, ba, alde batetik, suertia izan nuen. Baiña momentuak gogorrak. Gero, gaiñera, lantegian, han, lantegi guztietan Eibarren egiten zana, gerrarako gauzak. Eta gogoratzen naiz abiaziñoko bonbentzat ojibak egiten genduzen. Ta sarri, ojiba bat egiten, nik zenbat aldiz esaten nuen: “Nork daki –nik hainbeste bonbardeo pasau dut Bizkaia aldian eta Santanderren ta–, nork daki...
– Norentzat izango ote den.
–... nere aitari ez [zaion] eroriko hoietako bat”. Eta horrek pentsamentuok izaten ziren, baiña gaztiak giñan ta… Baiña neretzat bizimodua aldakuntza ikaragarria izan zen. Ze nik hartu nuan orduan beste konzienzia bat. Ordura arte trabiesua nintzan. Irakurtzen-ta bai, baiña... Orduan ni pertsona serioa bihurtu nintzen. Segi egin nuan irakurtzen eskuetan hartzen nuan guztia. Eta, egia esan, ba, oso... ez dakit, konstruktibista eta etxiari laguntzeko espiritu hori sartu zitzaidan. Eta, gaiñera, noberak superatzen gauzak, ez bakarrik pasatutako txarrak, baita ere aurrera begira zeozer izateko formaziño aldetik, eta ahalegindu nintzen. Eta hortik juan nintzen. Hortik aurrera, poliki-poliki, lehen esan dizut, soldadutzan, ba…

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia