Eibar (Gipuzkoa)

Juan San Martin gerratik ihesi

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-083-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Juan San Martin gerratik ihesi. Bordeletik Frantziara joateko asmoa. Armadako itsasontziak (Cerverak) harrapatu eta zuzenean Ferrolera eraman zituzten. Handik Pasaiara, eta berriz Eibarrera.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Baiña amak esaten zigun: “Guk egingo duguna da gelditu Frantzian. Bordelera juan bihar gara”. [...] Eta Bordeletik, han gelditu ezkero, beharbada hona, Euskal Herrira, etorri eta hor egon, gerria bukatu arte. Gerria bukatu eta gero, etxeratzeko. Baiña alta marren Cerverak hartu giñuzen eta harek…
– Harek ez zuen barkatzen!
– Eta harek eraman giñuzen Ferrolera. Eta Ferrolen –ez dakit– hamar egun edo hamabost egun egin genitun, han, navaleko halako nabe haundi batean. Eta han bai gertatu ziten gauza bat polita. Han langile bat pasatzerakuan, guri, lehengusuari eta neri euskeraz entzun ta etorri zen eta euskeraz egin zigun. Eta esan zigun ia nunguak giñan. Eta esan genion. Eta bera Bizkaikua zela, ez zigun besterik esan lehendabizi. Eta gero hizketan, ba, gauza batzuk galdetu nahiko leukiala eta zera. Baiña berak obserbatzen zuan guk ez genduala ezer esaterik nahi, ze agindu bat geunkan amarena, ixilik egoteko galdetzen badigute zerbait. Baiña honek egunero uzten zigun frutia edo gailletak edo zera. Eta oso sinpatikua eta zera. Eta egun baten esan zigun: “Bueno, etorri nerekin, inporta ez bazaizue”. Sartu giñen kamioi baten kabinan. Eta lehengusua eta ni gizon horrekin. Eta, bueno, gizona, ba, euskeran ta konfiantza eman zigun ta... Eta orduan galdetu zigun: “Nik gauza bat nahi dut jakin. Badakit zuek ez dozuela [...], baiña Gernikan zer pasatu zan? Zeiñek erre du Gernika? Nahi nuke jakin. Eta esan e. Ni… euki konfiantzia, ba, nik ez dut besterik nahi, ni gernikarra naiz eta”. “A, bai?”. “Ba, hara, –lehengusuak esan zion–, ba honek ikusi zuan bonbardeua”. “Bai, nik halako tokitatik, ba bueno, mendien beste aldera, herria ez nuen ikusten, baiña…”. Esplikatu nion, ba, zelan hainbeste aeroplano kontatu genduzen: ez naiz gogoratzen; ba asko. Esan nion: “Hirurogeita piku hegazkin bai baziran kontatzen genduzenak”. Eta gero etxera iritsi giñanian bonbardeatu egin zutela. Eta bueno, “hilketak asko egon dira eta hau eta bestia”, kontau nion. Eta, klaro, gu kabinan aurrera begira genden. Eta gizonak ez zuan ezer esaten, baiña halako zintz edo zer gauza raro bat obserbatu nuen. Behatu nion eta kokotsetik behera negar tantak eroritzen. Gizona negarrez.
– Bere herria.
– Eta esaten zuen: “Pentsatzen nuan nik. Esaten zuen gorriak erre zutela. Eta nolan beraiek beren familiak erreko dituzte herri baten, hainbeste hiltze egon badira!”. “Ba ez, hegazkin alemanak ziren”. Eta, jo, gelditu zan gizona oso… inpresiño ikaragarria egin zidan. Bueno, gero handik ekarri giñuzen Pasaiara. Eta Pasaiatik juan giñen, ba, etxera ez, etxerik ez geunkagun. Baiña nolan diran laguntze kontuak: han eraman giñuzen Eibarren eskola baten bildu giñuzen juandako guztiak. Eta, bueno, haur eta emakumieri-eta ez zioten… Gizonen bat bazeguan, hari deklaraziñuak eta zerak. Baiña gaiñerakueri ez. Eta etorri zan osaba bat eta bere etxera eraman giñuzen eta holan hasi giñen...
– Berriro bizitzen.
– Berriro bizitzen.
– Eta aita Valentzian.
– Aita Valentzian. Eta haren barri Cruz Rojaren bidez bi aldiz-edo izan gendun, baiña gerria bukatu arte berririk gabe.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia