Gerra aurreko kooperatibismoa Eibarren
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-083-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Solidaritate giroa. Kooperatibismoaren sorrera eta bilakaera Eibarren. Herri euskalduna, solidarioa. Kooperatibismoak indar handia izan zuen. Sindikatuen ekonomatuak: UGT eta ELA. Krisialdietan, tailerretan kupoiak ateratzen zituzten. Elkartasun handia. Gerra ondorengo urteetan gauzak asko aldatu ziren.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:04
- Erref: AB-083/019
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
– Baiña horrek dauka beste gauza bat: ez bakarrik zeure bizitza pertsonala. Zeurea bezala, hainbat milaka pertsonen bihotzak ere urratu zituen. Eibar bestelakoa zen. Gerra bukatuta ez zen lehengo Eibar.
– Ez zan lehengo Eibar, ezta urrik eman ere.
– Lehen zuk esan duzun bezala, hiri nagusien artean, hiri haundienen artean euskeraz…
– Batetik euskera zan. Baiña bestetik, baita ere, euskeratik aparte, bazen holako solidarismo giro hori. Horregaittk egin ziran hainbeste kooperatiba. Ze kooperatibak lehelengo hasi ziren nunbait –ez dakit, mende hasieran edo–konsumokoak: janari eta gauzak.
– Ekonomatoak esaten zitzaienak.
– Hori da. Ekonomato gisa hasi ziren zerak. Eta bazeuden Eibarren sozialista edo UGT aldekuak batez ere. Hori sindikatuak gehiago erabiltzen zuten. Eta horrek bazuten bat. Eta abertzaliak, ELA aldekuak, beste bat zuten. Eta hor ere, ba, niri tokatu zitzaidan, ba, edo batera eta bestera, gauzak erostera. Gaiñera hor bazen beste bat, krisi garai bat edo bazen, zuk zertu biharrian… Ataratzen zituen kupo batzuk, txanpon gisako zer batzuk izaten ziran, medalla edo bezala, eta horrekin erosten zendun, ez diruarekin. Eta zuk orduan egiten zendun horrekin zor bat, baiña alde ona zetorrenian ordaintzekotan. Hori solidarismuori ikaragarria izan zen. Gero hori, egoismo ikaragarria sortu zen gerra onduan.
– Errezeloa ere.
– Batetik deskonfianziagaittk, errezeluagaitik. Gauza asko ekarri zituan. Eta bakoitza bere munduan itxita. Eta, bueno, ni kezkatia nintzen eta zeozer nahi nuan egin, baiña ez nuan euki aukera askorik, harik eta soldautzara juan arte.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!