Ordizia (Gipuzkoa)

10 ordu eta erdian, 5,25 pezetako soldata

10 ordu eta erdian, 5,25 pezetako soldata 10 ordu eta erdian aritzen zen lanean. Txapa bat ematen zioten zenbaki batekin eta hura errebisatzen zieten lanera zein joan zen jakiteko. 5 pezeta eta 25 zentimoko soldata zuen eta amari entregatzen zion; gero amak astebururako ematen zien dirua.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
10 ordu eta erdian aritzen zen lanean. Txapa bat ematen zioten zenbaki batekin eta hura errebisatzen zieten lanera zein joan zen jakiteko. 5 pezeta eta 25 zentimoko soldata zuen eta amari entregatzen zion; gero amak astebururako ematen zien dirua.

Transkripzioa

-Zenbat ordutako lana?
-Bueno, ni hasi nitzenen garai hartan eitten zan hamar ordu. Hamar ordu hoik etzien ofizialak. Zan ba zortzi ordu. Baiña ni akordatzen naiz goizeko zortzietan jun porterie esaten dien hortaa eta han bazeon gizon bat zai ta harek zatitu giñuzen batzuk toki batea eta beste batzuk bestea ta ni ba montajea etorri nitzen, eta bueno, egun hortan bertan maixuk, esandizudana, bestek erakusten zon horrek eta esan zin: “Bueno, hemen hamar orduko lanetan ai gaittuk, hamar ordu terdi, eta ordun illuntzen zazpiterdik arte lana ein beharra dao.” Eta ordun ba ematen ziguen, ba jakitten jun giñen, hola oaiñ txanpona nola dan, ba bi euroko tamaiñakoa hola izango zan, txapa bat metalezkoa borobille, nere zenbakikin, nik neuken 662 numeroa. Hori jartzen gendun toki baten, “txaperoa” esaten zitzaion hari, eta gero juten zan gizon bat libreta batekin goizen zein jun zien lanea ta ta-ta, ta-ta apuntatzen.
-Ze soldata eukitzen zenuten?
-Soldata? Joe, geittuko zea “estupefaciente”.
-Harrituta?
-Bai. Bost pezta eta hogeita bost zentimo zortzi ordun.
-Eta ezertarako ailegatzen zan horrekin?
-Bueno, garai hartan ba nik amai ekartzen nion asteburue lanean pasata gero, deskuentok eitten zizuen ordun’e, eta hogeita hamabost pezta. Zerbait aillegatu? Ba bai, aillegatuko zan, zeatio ordun bizie zan erabateko-erabateko-erabateko desberdiñe gaur(koa)kin. Ze esangoizut nik, ba baxoerdi bat porejenplo gizon bat juten bazan tabernaa ba bi zentimo edo hola balioko zittun.
-Dirua irabazten zenuena entregatu behar izaten zenuen?
-Ni porejenplo soldauskara jun arte eta soldauskatik etorri arte nik irabazi nittun pezta guzik amai entregatzen nion eta ni bezela ordun garai hartan. Eta gero asteburun amak emango ziun zerbaitt, o zinea o futbol partidue ikusteko o bueno. Eta bestela juten bagiñen frontoia pelotan jolastea holakon batea, ba handik etortzen bagiñen, ordun zeren hemen bi enpresa gaseosak eta limonadak eta egitten zittuenak, eta hautza juten giñen, botellla batzuk zien, behatzakin zapaldu, bola bat zeuken.
-Sifoia?
-Ez, gaseosea zan, gaseosa.
-Kanika moduko bat?
-Bai, kanika moduko batekin, eta hura edaten genun eta “a casa”.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia